Kale  egiten dute  izendazio modu horregaz.

Geurea , berezkoa dogun (tokian-tokikoa, ) toponimiaren bidez burujabetza, hori sustatu eta erabili,

egin kontu <http://www.youtube.com/watch?v=KutsvUwF8Dc>

Bertoko

28/07/2012 16:01(e)an, Gari Araolaza(e)k idatzi zuen:
Zein izen gehiago komeni den eztabaidatzen sartu gabe ere, kaos handia
dago inguruotan. Bertan dauden karteletatik hasita, nahastea nagusi:

- Azitain Industrialdea
- Azitaingo Industrialdea
- Eibarko Industrialdea
- Azitain Poligonoa
- Poligono Industrial de Acitain

eta inguruko:

- Erisono
- Erisono 2
- Polo teknologikoa
- Goenaga kalea
...

Astean behin gutxienez lagundu behar izaten diot kamioizale bati
industrialdeko enpresaren baten bila.

Kontua da guretzat "poligono" edo "Industrialde" hitzak jenerikoak
direla, hau da, errepidean goazela "Azitaingo Industrialdea" aurkitzen
badugu, buruan gordetzen duguna "Azitain" da, eta ez "Industrialdea",
industrialdeak milaka daude eta. Baina Poloniatik datorren trailerdun
kamioizale bat baldin bada, sarritan "Industrialdea" hitzari begira
dator, eta hor galtzen dira. Kotxe txiki batean zoazela oker hartuta,
edozein tokitan buelta hartu daiteke, baina trailer handi batean
bazoaz?

Bestalde, hainbat eta hainbat ibiltzen dira Arizaga, Bastarrika y Cia
enpresaren bila, eta han ez dago horrelakorik. Bai aldiz ABC enpresa,
eta Arizaga hitzaren bila dabilen kanpotar batentzat ez da erraza biak
bat direla ulertzea.

Markak, markak eta markak. Bakoitzak bere marka ezagutarazi nahi
(Industrialdea, Eibar, Azitain eta orain Polo eta Goenaga) eta
nahasmena besterik ez bazterretan. Ez dira konturatuko noizbait marka
bakarra behar dela, indartsua, gero erraz aurkitu eta identifikatu
ahal izateko?

Bide batez, gure mapetan aspaldiko hilabeteetan jarrita dago Goenaga
kalea: 
http://www.openstreetmap.org/?lat=43.194878&lon=-2.449809&zoom=18&layers=M

Gari

2012/7/28 Aintzane Agirrebeña <[email protected]>:
Zelako tristia, lehen mendixa zana oin kale bihurtuta... Eta monstruo haundi
hori hor...

aintzane

________________________________
De: Eneko Astigarraga <[email protected]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: Sábado 28 de julio de 2012 10:47
Asunto: Re: [eibar] Teknikerrentzat, beste kale bat

Egun hauetan leku aldaketa iragartzeko bidali dituzten mezuetan beste izen
bat ere ageri da : Polo tecnologico de Eibar!  Eta gero kale berri horren
izena.
El 28/07/2012 09:52, "Luistxo Fernandez" <[email protected]> escribió:

(OHARRA: MESEDEZ baten batek EGIN REPLY honi, ez baitakit ziur ea zerrenda
martxan den ala ez.)

Horra, Tekniker berria eta zelan iritsi

http://www.tekniker.es/eu/tekniker/como_llegar/

Lur-mugimendu probisional batekin hasi zena... tira, IK-4 terminal
aeroportuarioak bete du orain. Mapan atentzioa deitu dit gure enpresa
dagoela markatua... eta beste batetik, Teknikerrentzako, kaleak edo kaminoak
beste izen bat hartu duela... Iñaki Goenaga kalean.

Lehen ere nahikoa izan ez zituen honek:

- Azitain poligonoa
- Azitaingo industrialdea
- Eibarko industrialdea
- Erisono poligonoa

eta izen natiboa ere bai, baserriek oraindik beren zenbakietan daroatena,
Gorostaballe.

Eta orain beste izen bat, Iñaki Goenaga. Haren memoria gutxietsi gura barik,
benetan, tristea da Gorostaballeri izena ezkutatzeko gogo hau.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to