Eskerrik asko Mendicute, estimatuta!

Oraintxe bertan zuzendu dut gure enpresaren helbidea Googlen. Ez dakit
zenbat aldiz egin dudan, eta behin eta berriz gure enpresa "Poligono
Industrial Erisono" helbidean jartzen dute.

Gari

2012/7/28 Josu Mendicute <[email protected]>:
> Gari, ni zure alde nago gerra honetan, baina ez dut uste inork kasu handirik 
> egingo digunik. Sekula izen bakarra jartzekotan, zure omenez Gari Araolaza 
> jarriki nioke industrialde osoari.
>
> Josu
>
> Telefonotik bidalia
>
> El 2012 uzt 28, a las 17:01, Gari Araolaza <[email protected]> escribió:
>
>> Zein izen gehiago komeni den eztabaidatzen sartu gabe ere, kaos handia
>> dago inguruotan. Bertan dauden karteletatik hasita, nahastea nagusi:
>>
>> - Azitain Industrialdea
>> - Azitaingo Industrialdea
>> - Eibarko Industrialdea
>> - Azitain Poligonoa
>> - Poligono Industrial de Acitain
>>
>> eta inguruko:
>>
>> - Erisono
>> - Erisono 2
>> - Polo teknologikoa
>> - Goenaga kalea
>> ...
>>
>> Astean behin gutxienez lagundu behar izaten diot kamioizale bati
>> industrialdeko enpresaren baten bila.
>>
>> Kontua da guretzat "poligono" edo "Industrialde" hitzak jenerikoak
>> direla, hau da, errepidean goazela "Azitaingo Industrialdea" aurkitzen
>> badugu, buruan gordetzen duguna "Azitain" da, eta ez "Industrialdea",
>> industrialdeak milaka daude eta. Baina Poloniatik datorren trailerdun
>> kamioizale bat baldin bada, sarritan "Industrialdea" hitzari begira
>> dator, eta hor galtzen dira. Kotxe txiki batean zoazela oker hartuta,
>> edozein tokitan buelta hartu daiteke, baina trailer handi batean
>> bazoaz?
>>
>> Bestalde, hainbat eta hainbat ibiltzen dira Arizaga, Bastarrika y Cia
>> enpresaren bila, eta han ez dago horrelakorik. Bai aldiz ABC enpresa,
>> eta Arizaga hitzaren bila dabilen kanpotar batentzat ez da erraza biak
>> bat direla ulertzea.
>>
>> Markak, markak eta markak. Bakoitzak bere marka ezagutarazi nahi
>> (Industrialdea, Eibar, Azitain eta orain Polo eta Goenaga) eta
>> nahasmena besterik ez bazterretan. Ez dira konturatuko noizbait marka
>> bakarra behar dela, indartsua, gero erraz aurkitu eta identifikatu
>> ahal izateko?
>>
>> Bide batez, gure mapetan aspaldiko hilabeteetan jarrita dago Goenaga
>> kalea: 
>> http://www.openstreetmap.org/?lat=43.194878&lon=-2.449809&zoom=18&layers=M
>>
>> Gari
>>
>> 2012/7/28 Aintzane Agirrebeña <[email protected]>:
>>> Zelako tristia, lehen mendixa zana oin kale bihurtuta... Eta monstruo haundi
>>> hori hor...
>>>
>>> aintzane
>>>
>>> ________________________________
>>> De: Eneko Astigarraga <[email protected]>
>>> Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
>>> Enviado: Sábado 28 de julio de 2012 10:47
>>> Asunto: Re: [eibar] Teknikerrentzat, beste kale bat
>>>
>>> Egun hauetan leku aldaketa iragartzeko bidali dituzten mezuetan beste izen
>>> bat ere ageri da : Polo tecnologico de Eibar!  Eta gero kale berri horren
>>> izena.
>>> El 28/07/2012 09:52, "Luistxo Fernandez" <[email protected]> escribió:
>>>
>>> (OHARRA: MESEDEZ baten batek EGIN REPLY honi, ez baitakit ziur ea zerrenda
>>> martxan den ala ez.)
>>>
>>> Horra, Tekniker berria eta zelan iritsi
>>>
>>> http://www.tekniker.es/eu/tekniker/como_llegar/
>>>
>>> Lur-mugimendu probisional batekin hasi zena... tira, IK-4 terminal
>>> aeroportuarioak bete du orain. Mapan atentzioa deitu dit gure enpresa
>>> dagoela markatua... eta beste batetik, Teknikerrentzako, kaleak edo kaminoak
>>> beste izen bat hartu duela... Iñaki Goenaga kalean.
>>>
>>> Lehen ere nahikoa izan ez zituen honek:
>>>
>>> - Azitain poligonoa
>>> - Azitaingo industrialdea
>>> - Eibarko industrialdea
>>> - Erisono poligonoa
>>>
>>> eta izen natiboa ere bai, baserriek oraindik beren zenbakietan daroatena,
>>> Gorostaballe.
>>>
>>> Eta orain beste izen bat, Iñaki Goenaga. Haren memoria gutxietsi gura barik,
>>> benetan, tristea da Gorostaballeri izena ezkutatzeko gogo hau.
>>>
>>> Luistxo
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to