Kaixo,

6 urte t'erdi emigrante profesional naizen aldetik, hau da nere eritzixa :

Ados Leirekin gauza batian, kanpora jundako gazte jende hau prestatuena eta 
ekintzailiena da duda barik.
Kanpora lan eitzera jutiak alde positibo asko dittu bai emigrantiandako ( 
aurretik esandako arrazoiengaitzik ) baina baita jatorrizko herrixandako be ze 
munduko ekonomia potentienetara bidaltzen dittu gazte asko ta bertan Euskadin 
jaso ezin daben lan esperientzia jaso ta gero, etxera bueltatzen dira 
Profesional Internazional moduan, gaur egun edozein enpresatan hain biharrezkua 
dan perfila, salmenten % haundi bat exportazioak izaten dira ta. Baina 
abantaila hau desabantaila bihurtzen da Josuk ondo esan daben moduan etxera 
bueltatzeko erakargarritasunik ez daonian ta beste aukera batzuk bilatzen 
hasten diranian.
Mila adibide ikusi dittut, non kanpuan lanian zeuan jende Euskaldun askok 
etxera bueltatzerako orduan lanpostu eskas baten eskaintza izan dabena enpresia 
berdinian, ez da baloratzen kanpuan eindako lana kasu askotan. Hortaz aparte 
erakundiek gazte hauekiko erakusten daben arretia zero da baina normala 
dittugun politikarixekin ( beste batian Patxi Lopez atzerrira jun zaneko 
anekdota bat kontauko detzuet nahi badozue ).
Ta goikua gutxi bazan, oin gainera krisixa dakagu gauzak oindiokan zailao 
eitzeko.

Euskaldik sortia daka emigrante gehixenak herrimina izaten dabela lenao edo 
beranduao, ta azkenian etxera bueltatzen dirala familia, janarixa edo mendixak 
faltan botatzen dittuztelako, baina ez arrazoi profesionalengaitzik.

Ondo izan.

Alex.

Sent from my iPhone

On 2012 aza 5, at 02:55, leire narbaiza arizmendi <[email protected]> wrote:

> Emigraziñua txarra izaten da jatorrizko herrixandako. Emigrantiak 
> ekintzaillienak izaten dira: gazteak, azkarrenak, onduen prestatutakuak, 
> ausartenak…
> 
> Jatorrizko herrixak hori galtzen dau, eta belaunaldi bateko onenak galdtzen 
> dittu. Hori beti izan da holan. 
> leire
> 
> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren 
> 04a 19:51):
> 2012/10/5 Xabier Mendiguren <[email protected]>:
> > nire lagun batek lagun arkiteko bat omen du, hemen lanik ez eta Indian
> > topatu zuena eta han bizi dena.
> >
> > lagunari eska diezaioket lagunaren emaila.
> >
> > x.
> >
> 
> Ez dirudi Indiako hori erreportaian azaldu denik, baina seguru nago
> kontaktu hori ere eskertzen duela erreportaiaren egileak.
> 
> Gaur irten da Berrian
> http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-11-04/038/001/Atzerrira_lan_etorkizun_baten_bila.htm
> 
> Albiste positibo ala negatiboa da emigrazio berri hau?
> Nik ez dakit. Galdera egin dut Twitterren. Batek dio:
> " Bi aldeak ikusten ditut: emigranteentzat beraientzat positiboa, gure
> komunitaterako, ez hainbeste, galera bat bezala uler daiteke."
> 
> Beste batek: "Positiboa gazte euskaldun horiek jaso dituzten herrialde
> horientzat, zalantza barik."
> 
> --
> Luistxo
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to