Anekdota hauekin gure agintarixek mundu globalizau honen aurrian daken
prestakuntza ta interesa erakustia nahi dot, nere ustez nahiko bajua, Patxi
Lopez-enaz aparte beste pare bat gehixo sartu diitut :
- 2011 Urtarrilak 19, Abu Dhabi ( Emirato Arabiak UAE ), World Future
Energy Summit forum-a. Bertan Patxi Euskadirako inbertsio bila jun zan, ba
hortan zeuala mahai baten jarrita beste herrixetako politikari ta negozio
gizonekin, imagina leikezue hizkuntza ofiziala Inglesa izaten dala, ba pentsau
ointxe ingelez hitz bat ez dakizan batek zelako espektakulua emon leiken holako
mahai batian; ba gauzia da Euskadik UAE-ko ekonomian ze eragin positibo euki
leiken galdetu zetzela, ta erantzuna badakizue zein izan zan ? yes, yes, …
thank you . Oso gertuko dakaten Eskaldun pertsona bat bertan zeuan eta esan
zeban inoiz ez zebala horrenbeste lotsa sentitu Euskadi ordezkatzen daben
batengaittik, jaterako orduan Forum hortan paret hartu zeben politikarixen
laguna da Esukaldun haut a Patxi Lopez-ekin txistiak eta dana ein zittuztela
esan zeben.
- 2010 urtia, Shanghai-ko Melia Hotelian, Azkuna Bilboko alkatia
PSOE-ko Jose Bono ta beste politikarixekin etorri zan Exposizio Unibertsala
zala eta. Diskurtso lotsagarri bat eman eta gero ( estoy cansado del viaje y
seré breve, gero eskerrak eman ta bukau ein zeban ) ez zan ezta Euskal Etxetik
pasau bez edo ta bertan geuazenekin hitzeiten hasi gure egoerari buruz.
- 2011. urtia, Pekin-eko aeroportuan Eusko jaurlaritzako delegazio
komertzial batekin Txinako I+D ikerketak zentruak bisitatzera jun zirala.
Aurretik berakin lan eindako ta oin sailburu dan ( ez dakit oin jarraituko
daben, nahixao dot izenik ez esan laguna da ta ) batekin hitzeiten neuala,
Txinak I+D arluan ze aurreratuta dauan harrituta zeuala ta inoiz ikusi ez
zittuan instalazio ta makinak zittuztela. Hori dana nik bera baino hobeto
nekizan urtietan enpresak bisitatzen egon da gero, baina zelan da posible
sailburuan ezjakintasuna munduko potentzia dan herri batian gertazten daonari
buruz ? ta zelan da nik bera baino askoz gehixo jakitzia ?. Ez da azkarrao
naizelako, interesa eta gauzak ezagutzeko goguak bakarrik bihar dira, besterik
ez.
- Deba Beheko alkatien bisita-ri buruz zer ? asko idatzi izan zan,
eraginik euki dau enpresetan ? edo ixa politikari guztien moduan txaketa ta
arropa merkiak erostera etorri ziran Shanghai eta Beijing-eko fake Market-etara
( imitazioen merkatuak ).
Holako hainbeste adibide ikusi dittut urte hauetan ta pena emoten dezta, ez
politikari hauengaitik, ez dot esan nahi txarrak ala onak diranik bere inguruko
arazuak konpontzen, baina mundu globalizau batek eskatzen dituen erronka
ekonomikuetarako ez daoz prest, hori ziur. Hortarako teknokrata perfila faltan
botatzen dot.
Ta barkatu hain mezu luziagaitzik, gaiez guztiz aldatu dot eta, baina zerikusi
piskabat be badaka, zelan espero dogu erakargarritasunik izatia Euskadira
bueltatziak, kanpuan egon eta gero zure enpresiak ez bazaittu ondo baloratzen
ta gainera agintarixek kanpuan gertatzen danaz ideiarik be ez badake ?
Alex.
________________________________
De: elena laka <[email protected]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: Lunes 5 de noviembre de 2012 14:38
Asunto: Re: [eibar] emigrante profesional berririk ezagutzen?
Alex Arriolak:
< ( beste batian Patxi Lopez atzerrira jun zaneko anekdota bat kontauko detzuet
nahi badozue ).
Tira Alex, jakina nahi dogula anekdota hori kontatu daizula!
Kontatu, kontatu Patxiloren hori ... :-)
Elena
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.