Luistxok:
Goio Arana Mondragon Unibertsitateko irakasleak istorio latz bat kontatu du
Sustatun.

Oierrek:
Interesgarrixa historixia, eta ondo landutakua. Gordetzeko moroko artikulua.

Halan be, deigarrixa egin jata Goio horren idazkerako karakteristika bat: esaldixen joskeria. Hain zuzen be, nik Hitza egunkariko kazetari ondarrutar bati arpegiratu netsan gauza bera egitten dau Aranak, esaldixen joskeran. Adibide batzu: - Urte haietako beste ehunka emakume moduan, aramaioarra zendu zen abortu klandestino baten ondorioz.
- Adelak jaso zituen lehenengo eskolak Uribarri baserri-auzuneko eskolan.
- Batetik, sentitu zituen kanpoko aldetik zetozen garai berrien aireak (...)
- (...) eta Euskal Herrian, bakarrik urte hartan, egon ziren 434 atxilotu, 189 espetxeratu, 75 deportatu eta 38 erbesteratu.

Neretako da arrarua esaldixen ordena hau.
Hartzen detsat erderazko joskerian kalkuan trazia.
Oiñ: egon neike oker.
Gaiñera oin dala gitxi atentziñua deittu netsan bati ustezko erderakara bati buruz; baiña konturatu nintzan gero ez zala hala, ez bada eze Naparruako esaldi lokal bat.
Lotsatu nintzan asko.

Uste dozue zer?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to