Pufa! Gai luuuzia... eta eztabaidagaaaaarrixa... Ez dakit 'burrukan'
sartu ala ez, baina tira, aurrera.
Bai, Joxe Arantzabal aspaldi dabil kruzada horretan.
Oinarrixan ados nago: aditza beti-beti amaiera-amaieran juatia ez da
derrigorrezkua (Azkuek eta beste euskalari batzuek euskeriandako
plazaratutako axioma bat). Esaldi astunak sortzen dira eta alderdi
komunikatibotik arazotsuak.
Esate baterako:
"Patxi Lopezek Gabonetako paga extra ezingo duela ordaindu arazo
legalengatik esan du."
Horrek ez daka zentzurik. Hobeto aditza aurrera:
"Patxi Lopezek esan du Gabonetako paga extra ezingo duela ordaindu
arazo legalengatik".
Edo Goiok bere artikulu horretan egindako hau:
"Adelak bertatik bertara sufritu zituen urte haietan Euskal Herrian
zegoen errepresio politiko, sozial, kultural eta erlijiosoa."
Eta ez:
"Adelak urte haietan Euskal Herrian zegoen errepresio politiko,
sozial, kultural eta erlijiosoa bertatik bertara sufritu zituen".
Errezagua, komunikatibuagua, ulergarrixagua, natural-naturala... OK.
Neu be ados nago. Senak esaten desku aukera bixen artian zein dan
onena, errezena, ulergarrixena, komunikatibuena.
Beste hamaika adibide be ipini leikez. Goion artikulu horretan
antzerako adibide on mordua dago, nere ustez.
Kontua da, hori oinarri hartuta, esaldirik arruntenetan be
txiribueltaka hasten dirala. Ahoz nekez erabiliko genduzen egitura
berezixak(?) sortuta. Ustez "komunikatibuagua" dalako, baina nere
ustez testuak astun eta arrotz bihurtuta. Ez dira hobeto aitzen eta ez
dira errezaguak; eta ez dot uste jatorraguak diranik.
Esate baterako:
"Adelak jaso zituen lehenengo eskolak Uribarri baserri-auzuneko eskolan. "
"aramaioarra zendu zen abortu klandestino baten ondorioz"
"Baina, txarto sentitzen zenez, eraman zuten Arrasateko ospitalera"
"Abortu egiteak balio zuen 20.000 pezeta".
Zergatik ez:
"Uribarri baserri-auzuneko eskolan jaso zituen Adelak lehenengo
eskolak" (adibidez)
"abortu klandestino baten ondorioz zendu zen Aramaioarra"
"Baina, txarto sentitzen zenez, Arrasateko ospitalera eraman zuten".
"20.000 pezeta balio zuen abortu egiteak".
Nere senak horixe diƱosta, duda barik. Ahoz be holaxen esango neukez.
Eta goiko aukerak bezain labur eta komunikatibuak dira (eta aditza ez
dago atzerago).
Esango neuke, holako esaldi batzuk, "zer da komunikatiboagoa"
pentsauta sortu dirala ("horrela jartzen badugu hobeto"), eta ez berez
urtetzen deskunak jarraittuta.
Eta ez dot uste, Luistxo, Ibanek edo zuk holako larregi eitten
dozuenik. Ez dot uste, ez.
a.
Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
aberen 13a 07:47):
>
>
> 2012/12/13 Gari Araolaza <[email protected]>
>>
>> Aupa Oier:
>>
>> Joxe Aranzabal da joskera horren defendatzaileetako bat
>
>
> Bai, eta Arrasate Press edo Goiena medioetan ibili izan garen mordo bat
> komentzitu izan ditu Joxek. Horietako bat, neu, beste bat Goio Arana eta
> beste bat Iban Arantzabal, artikulu honetan kontatzen duen moduan:
>
> http://goiena.net/blogak/faroa/201
>
> Luistxo
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.