Ni be Asierrekin bat! KAsu batzuetan galdegai ez dago bere lekuan. leire
Serafin Basauri<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 13a 16:19): > Erabat ados Asierrenakin. > > Serafin > > 13/12/2012 11:17(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen: > > Pufa! Gai luuuzia... eta eztabaidagaaaaarrixa... Ez dakit 'burrukan' >> sartu ala ez, baina tira, aurrera. >> >> Bai, Joxe Arantzabal aspaldi dabil kruzada horretan. >> >> Oinarrixan ados nago: aditza beti-beti amaiera-amaieran juatia ez da >> derrigorrezkua (Azkuek eta beste euskalari batzuek euskeriandako >> plazaratutako axioma bat). Esaldi astunak sortzen dira eta alderdi >> komunikatibotik arazotsuak. >> >> Esate baterako: >> "Patxi Lopezek Gabonetako paga extra ezingo duela ordaindu arazo >> legalengatik esan du." >> >> Horrek ez daka zentzurik. Hobeto aditza aurrera: >> "Patxi Lopezek esan du Gabonetako paga extra ezingo duela ordaindu >> arazo legalengatik". >> >> Edo Goiok bere artikulu horretan egindako hau: >> "Adelak bertatik bertara sufritu zituen urte haietan Euskal Herrian >> zegoen errepresio politiko, sozial, kultural eta erlijiosoa." >> >> Eta ez: >> "Adelak urte haietan Euskal Herrian zegoen errepresio politiko, >> sozial, kultural eta erlijiosoa bertatik bertara sufritu zituen". >> >> Errezagua, komunikatibuagua, ulergarrixagua, natural-naturala... OK. >> Neu be ados nago. Senak esaten desku aukera bixen artian zein dan >> onena, errezena, ulergarrixena, komunikatibuena. >> Beste hamaika adibide be ipini leikez. Goion artikulu horretan >> antzerako adibide on mordua dago, nere ustez. >> >> Kontua da, hori oinarri hartuta, esaldirik arruntenetan be >> txiribueltaka hasten dirala. Ahoz nekez erabiliko genduzen egitura >> berezixak(?) sortuta. Ustez "komunikatibuagua" dalako, baina nere >> ustez testuak astun eta arrotz bihurtuta. Ez dira hobeto aitzen eta ez >> dira errezaguak; eta ez dot uste jatorraguak diranik. >> >> Esate baterako: >> "Adelak jaso zituen lehenengo eskolak Uribarri baserri-auzuneko eskolan." >> "aramaioarra zendu zen abortu klandestino baten ondorioz" >> "Baina, txarto sentitzen zenez, eraman zuten Arrasateko ospitalera" >> "Abortu egiteak balio zuen 20.000 pezeta". >> >> Zergatik ez: >> "Uribarri baserri-auzuneko eskolan jaso zituen Adelak lehenengo >> eskolak" (adibidez) >> "abortu klandestino baten ondorioz zendu zen Aramaioarra" >> "Baina, txarto sentitzen zenez, Arrasateko ospitalera eraman zuten". >> "20.000 pezeta balio zuen abortu egiteak". >> >> Nere senak horixe diƱosta, duda barik. Ahoz be holaxen esango neukez. >> Eta goiko aukerak bezain labur eta komunikatibuak dira (eta aditza ez >> dago atzerago). >> >> Esango neuke, holako esaldi batzuk, "zer da komunikatiboagoa" >> pentsauta sortu dirala ("horrela jartzen badugu hobeto"), eta ez berez >> urtetzen deskunak jarraittuta. >> >> Eta ez dot uste, Luistxo, Ibanek edo zuk holako larregi eitten >> dozuenik. Ez dot uste, ez. >> >> a. >> >> >> >> >> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko >> aberen 13a 07:47): >> >>> >>> 2012/12/13 Gari Araolaza <[email protected]> >>> >>>> Aupa Oier: >>>> >>>> Joxe Aranzabal da joskera horren defendatzaileetako bat >>>> >>> >>> Bai, eta Arrasate Press edo Goiena medioetan ibili izan garen mordo bat >>> komentzitu izan ditu Joxek. Horietako bat, neu, beste bat Goio Arana eta >>> beste bat Iban Arantzabal, artikulu honetan kontatzen duen moduan: >>> >>> http://goiena.net/blogak/**faroa/201<http://goiena.net/blogak/faroa/201> >>> >>> Luistxo >>> >>> >>> >>> >>> ______________________________**_________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request@postaria.** >>> com <[email protected]> >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> ______________________________**_________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request@postaria.** >> com <[email protected]> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> > > ______________________________**_________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request@postaria.** > com <[email protected]> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
