Epe, Txisto, ez nahastu, Elenak ez dau esan "IMESAK swap-ekin egin zebana 
guztiz normala zenik".

Gertaeraren kontestuari komentarioa baino ez dotsat egin. 

Eta gaineratu neban 
"Beste gauza bat da inbertsio horiek  administrazio publiko bati dagokion 
gardentasunaz egin ziren ala ez"

Nik ez dakit inbertsio hori zelan egin zen, IMESA erabat sozietate publikoa 
den, Adminsitrazio Kontseiluak erabaki hartu duen edo udaleko kontuhartzaileak 
interbenitzeko obligazioari muzin egin zaion. Hori politikoek esplikatu beharko 
dute.

Elna

From: Iñaki Amuategi Basauri 
Sent: Thursday, January 17, 2013 11:44 AM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: Re: [eibar] eibartarroi interesatuko zaizuen notizia

Epa!

Elenan arabera IMESAk swap-ekin egin zebana guztiz normala zan sasoi hartan 
(2004an). Orain haren porrota ikusi ostian, erreza da kritikatzia eta ura juan 
ta presia egittia modukua litzake. Halan da be, kasu honetan ezin dogu ahaztu 
erakunde publiko baten diruakin, hau da danon diruekin jokatu egin zebela eta 
gainera egindako operaziño horren barririk ez jakola IMESAko kontseiluari gaur 
arte emon. Diru galerak ez dira atzo goizekuak ostera, 2008tik hasi ziran dirua 
galtzen eta 5 urteko galeren ostian esan dabe abokatu talde bat kontratatu 
bihar dala (45.000€tik gorako kostuakin) Santanderrekin egindako tratuak 
desegin eta galdutako diruak berreskuratzen ahalegintzeko. 4 urtian segidan 
dirua galdu ostian erreakzionatu dabe eta gaur arte ez dogu jokabide horren 
gaiñian inungo azalpenik edota autokritikarik entzun. 

Txisto

Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 
16 16:33):

  Gai hau eduki dugu hizpide gaur bi abokatuene arteko elkarrizketan. Interes 
handia geneukan, ze nik bihar daukat bista bat swap kontratu baten inguruan, 
eta nire kideak beste bat eduki berria du.

  Komentatzen ibili gara orain, 2013an, oso erreza dela esatea swap inbertsioak 
estafa bat direla, eta dirua loterian jokatzea bezala zela. Baina 2004an 
inbertitzeko dirua zeukanak sekula ez luke pentsatuko interesak jetxi egingo 
zirenik eta swap kontratua  dirua galtzeko izango zenik. Bizi ginen hazi-hazi 
eta haziko inguru batean, eta horrelako produktuetan inbertitzen zuenak dirua 
irabazi egiten zuen.

  Beste gauza bat da inbertsio horiek  administrazio publiko bati dagokion 
gardentasunaz egin ziren ala ez. 

  Bestela ia zein den guapoa bankoarekin produktu bat kontratatzen duenean, 
hipoteka zein inbertsio, klausula guztiak ondo-ondo dakizkiena baita hurrengo 
hamar urteetan ekonomian zer gertatuko den asmatzen duena. 

  Hori guztia Arriolari arpegia ateratzeko inolako asmorik gabe.

  Eta orain  bista gertatzera noa, aspertuko zinaten gaurkoz nire izena 
ikusten-eta. 
  ELna

  From: leire narbaiza arizmendi 
  Sent: Wednesday, January 16, 2013 4:13 PM
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Subject: Re: [eibar] eibartarroi interesatuko zaizuen notizia

  Lotsagarrixa da!!! Millioi bat euro galtzia!!! 
  Eta gero ez dago dirurik!
  Zelako higoiña emoten desten!

  leire

  Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 
urtarrila 16 15:53):

    Etakitton irakurri dut nik: 
http://www.etakitto.com/berriak/politika/imesak-ia-milioi-bat-euro-galdu-dituela-salatu-du-bilduk.html

    Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 
urtarrila 16 15:49): 

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130116/382891/es/Eibar-ha-perdido-millon-euros-especulando-swaps
      _______________________________________________
      Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
      izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

      Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

------------------------------------------------------------------------------

  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

--------------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to