Txistok:
>Abokatuekin polemiketan sartzia ez ei da parte onekua, baina tira! :-) Makaleko aldea politikari baten aurrean iritzixa emotearekin! Bi berba esan eta, galtzerdi baten legez, bueltia emon! >Atzoko barrixari helduta, azken bi lerruetan aipatzen dittuzun kontu horiek >argitzeko eskatu dau EH Bilduk hain zuzen be, gauzak zelan eta zergatik egin >ziran eta horren gaineko argibidiak emoteko. Azken emaitzan barri izan dogu >eta begi bistan dago baten batek hanka sartze ederra egin dabela. Ia zelako >azalpenak emoten dittuan oin Arriolak! IMESA, nik dakidan neurrixan, kapital publikuakin sortutako Sozietate Anonimua da eta bertako kontseiluan Udalian ordezkaritza politikua daken alderdi guztixak dare ordezkatuta, Alkatia presidentia da eta kudeaketa lanak hortarako propio jarritako gerente batek betetzen dittu. Politikariok ikertu, herritarroi gardentasuna eta informazioa zor zaio-eta. Polemikarako edo Arriolaren jarrera zuritzeko bape asmorik barik, segitzen dot esaten 2004 urtean Banco Santanderrekin jende askok sinatu zuela mailegu hipotekario bat, oso baldintza onak ematen zituztelako. Eta pertsona horietatik askok eta askok swap kontratu bat sinatu zutela, jakinean, erdi-jakinean ala ezebe jakiteke. Bankuak eskatzen zizun, eta kitto. Eta garai hartan herritar gutxik pentsatzen zuela bankuak kontratu horren harira horren beste diru galdu araziko zionik. Berdin gertatu zen mailegu hipotekarioen zoru-klausularekin, eta antzerakoa mailegu hipotekario bat kontratatzerakoan kontratatu arazten dizuten bizitza-aseguruarekin. Lotuta dago bankuek egin daben gehiegikeriekin. Zorte on ikerketan! Elna
<<Emoticon1.gif>>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
