Politikari afiziñoz, baiña ez ofizixoz, eta aldia daguala uste dot.

Banku batzuk, Santanderra kasu honetan, jende askoren borondate onaz edota
ezjakintasunaz aprobetxau eta  makina bat herritar swap madarikatuok sinatu
erain edo sinatzeko konbenzidu zittuen. Gaur egunian Bankuak erabilittako
trikimailuak zalantzan jarri eta kasu askotan arrazoia emon detse kontratua
sinatu eben herritarreri.  Horraino ados Elena, baiña esku artian
darabilgun kasuan, Eibarko Udalaren menpekua dan inmobiliaria batek sinatu
eban tratuori eta hor be aldia dagola uste dot. Hortaz aparte, Alkatiak
ateratako oharra irakurri badozu, konturauko ziñan gauzak gardentasun osoz
egin dirala, hau da, IMESAko kontseiluan ez da tratatu gaixa, kakapiluan
usaiña ezkutaeziña izan dan arte. Hori bai, gardentasuna erabatekua izan
da, urtero egiten dan auditorixan kontuak bistan ei dare eta! To
gardentasuna eta partehartzia! Santanderrek egin ei daben txantajia edota
presiñuaz berba erdirik be ez kontseiluan eta jakina zertarako informau
kontseilua 8-9 milloi jokuan jartziarren! Eibartarrak gara, ze demontre!
Suerte on zeuri be, Elena, esku artian darabizun kasuakin. Animatze aldera,
IMESAk kontratatutako Bilboko abokatu taldiak, antza, euren aldeko 100
kasutik gora irabazi ei dittu eta!

Txisto


Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
urtarrila 17 19:09):

> **
>  Txistok:
>
> >Abokatuekin polemiketan sartzia ez ei da parte onekua, baina tira! :-)
>
> Makaleko aldea politikari baten aurrean iritzixa emotearekin! Bi berba
> esan eta, galtzerdi baten legez, bueltia emon! [image: Sonrisa icono
> gestual]
>
>
> >Atzoko barrixari helduta, azken bi lerruetan aipatzen dittuzun kontu
> horiek argitzeko eskatu dau EH Bilduk hain zuzen be, gauzak zelan eta
> zergatik egin ziran eta horren gaineko argibidiak emoteko. Azken emaitzan
> barri izan dogu eta begi bistan dago baten batek hanka sartze ederra egin
> dabela. Ia zelako azalpenak emoten dittuan oin Arriolak!
> IMESA<http://www4.gipuzkoa.net/corporac/pre/entidadeslocales/consultaMunicipios.asp?idioma=c&cod=180&nombre=Inmobiliaria%20Municipal%20Eibarresa,%20Sociedad%20An%F3nima%20%28IMESA%29&pos=1&tipo=%207&ref=1234>,
> nik dakidan neurrixan, kapital publikuakin sortutako Sozietate Anonimua da
> eta bertako kontseiluan Udalian ordezkaritza politikua daken alderdi
> guztixak dare ordezkatuta, Alkatia presidentia da eta kudeaketa lanak
> hortarako propio jarritako gerente batek betetzen dittu.
>
> Politikariok ikertu, herritarroi gardentasuna eta informazioa zor zaio-eta.
>
> Polemikarako edo Arriolaren jarrera zuritzeko bape asmorik barik, segitzen
> dot esaten 2004 urtean Banco Santanderrekin jende askok sinatu zuela
> mailegu hipotekario bat, oso baldintza onak ematen zituztelako. Eta
> pertsona horietatik askok eta askok swap kontratu bat sinatu zutela,
> jakinean, erdi-jakinean ala ezebe jakiteke. Bankuak eskatzen zizun, eta
> kitto.
> Eta garai hartan herritar gutxik pentsatzen zuela bankuak kontratu horren
> harira horren beste diru galdu araziko zionik.
> Berdin gertatu zen mailegu hipotekarioen zoru-klausularekin, eta
> antzerakoa mailegu hipotekario bat kontratatzerakoan kontratatu arazten
> dizuten bizitza-aseguruarekin.
> Lotuta dago bankuek egin daben gehiegikeriekin.
>
> Zorte on ikerketan!
>
> Elna
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to