zerrendakideontzat kronika laburra:

egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak 
antolatuta.

han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta)

mikel iturri eta emaztea
oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
aintzane senarrarekin eta ume biekin
elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
leire
gari
luistxo
asier
imanoltxu
iban
mendigreen

goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak ezagutzeko 
bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso gomendagarria.

bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta izugarri ondo 
montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun sarrerako gildak, ondoko 
entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua patatekin. Postretarako, 
Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.

kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko: niagarank, 
umap berritua, laster datorren telebista saioa...

elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa, dudarik 
gabe.

mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariƱoz 
antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.

egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin behar 
duzuen hurrengoan: apuntatu.

x.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to