Nik ere oso ondo pasa neban!

Gildak Garik eta Trebik prestatu zituzten :-)

Badakizue bidea eta lekua. Hurrengoan, gehiago eta hobeto. 

Mx
Elna

> From: [email protected]
> Date: Sun, 17 Feb 2013 08:03:12 +0100
> To: [email protected]
> Subject: [eibar] egun-pasa bergara aldean
> 
> zerrendakideontzat kronika laburra:
> 
> egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak 
> antolatuta.
> 
> han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta)
> 
> mikel iturri eta emaztea
> oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
> aintzane senarrarekin eta ume biekin
> elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
> leire
> gari
> luistxo
> asier
> imanoltxu
> iban
> mendigreen
> 
> goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak ezagutzeko 
> bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso gomendagarria.
> 
> bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta izugarri 
> ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun sarrerako gildak, 
> ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua patatekin. 
> Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.
> 
> kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko: 
> niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa...
> 
> elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa, dudarik 
> gabe.
> 
> mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariƱoz 
> antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.
> 
> egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin behar 
> duzuen hurrengoan: apuntatu.
> 
> x.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to