eskerrik asko, Elena, atzoko egunagaittik. eta eskerrik asko, Xabier, kronikiagaittik.
Trebi: erretratorik bai? (kamariakin ikusi hintudan eta...). Edo besteren batek? ederra ganoria, talde-argazkirik be ez genduan atara... ;-) Atzo esandako beste kontu bi: - posta-zerrenda honek 15 urte beteko dittu laster, apirilian. - eta blog-komunidadiak 10 urte datorren urtian. Jai pare bat antolatzen hasi biharko dogula! Kontrakorik ez badakazue, EibarOrg-ko albistegixan be gehittuko dot kronikatxo hori, posta-zerrenda honen 15. urteurrenakin batera, eta bertan erakutsi nittuan estatistika orokorrenekin, bai? a. Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 17 08:03): > zerrendakideontzat kronika laburra: > > egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak > antolatuta. > > han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta) > > mikel iturri eta emaztea > oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin > aintzane senarrarekin eta ume biekin > elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez) > leire > gari > luistxo > asier > imanoltxu > iban > mendigreen > > goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak ezagutzeko > bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso gomendagarria. > > bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta izugarri > ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun sarrerako gildak, > ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua patatekin. > Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua. > > kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko: > niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa... > > elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa, > dudarik gabe. > > mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariƱoz > antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi. > > egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin behar > duzuen hurrengoan: apuntatu. > > x. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
