Zaborra norberaren jabetzakua dala ikustarazi biharra dago. Edozer erosterakuan, zabor asko erosten dala ulertu biharra dago, hurrenguan gitxiago eskatzeko jenero horretatik. Lotsagarrixa izaten da ixa edozer erosterakuan datozen paper, kartoi eta plastiko pillua.

Behin kaka hori guria dala ikusitta, jabetzakua, demostratzen daben tiket eta faktura ta guzti, %100a bideratu biharra dago birziklatzeko bidian. Zoritxarrez edo zorionez, atez atekua izan da hau berehala martxan jartzeko adibide onena.

Horrelako kontuak derrigortziakin kontzientzixa gerora sortu leike, Usurbilen hala pasau dala uste dot. Orain politikokerixetatik aparte jendia oso gustora ikusten dot euren birziklatze mailarekin harro.

Materixa organikua ondo banatu ta gero politta izan leike ikustia hortik gerora sortu dan kalidade oneko konposta. Naturian magia polittak, erraustegixa jartzeko ideia zabortsuak apurtzen.

asier

28/03/2013 14:24(e)an, leire narbaiza arizmendi(e)k idatzi zuen:
Ondo ikusten dittut proposamen guztiak. Kontua da, bnetiko moduan hau kontzientzia pixka bat daukagunondako dala. Izan be, jende asko ezagutzen dot, inguru-ingurukuak dana berdera botatzen dabena, iñungo banaketarik egin barik. Hórrekin zer egin? Eta askotxo dira, zoritxarrez!

Penia dakat ez netsalako argazkirik etara, baiña Grabadoreseko bidrio kontenedoria topera zeguan eta zuluetatik ikusten ziran boteillak, kartoiak eta plastikuak!!!! Kristalian kontenedorian! Horrekin zer?

Zer egin periodikuak banatzen dittuanakin, plastikozko poltsan sartu eta poltsa eta guzti jaurtitzen dabenakin? Gatxena egin dau, ze uste dau, bere atzetik baten bat juango dala korapillua zabaldu eta poltsatik etaratzen?

Eta txarrenak: 5. kontenedorera apuntau diranak baiña ez dabenak erabiltzen. Izena emaon dabe, gutxiago pagau bihar dabelako zergatan. Bai, batzuk ere ezagutzen dittut!

Kontzientzixia eta informaziñua bihar dogu!!!

leire

Juan Jose Araolaza<[email protected] <mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen (2013 martxoa 28 10:02):

    _*IRITZIAK ETA PROPOSAMENAK.*_


    . GARDENen iritziz, 5. edukiontzia jartzea oso gauza ona dela uste
    arren, informazio gutxiegirekin eta prestakuntza oraindik
    apurragoarekin egin da. Atal hori hobetzea proposatzen dugu,
    hainbat hedabidetan behar den informazioa emanda eta herritarren
    artean , edukiontziak zuzen erabiltzeko, azalpen orriak banatuta.
    (gure proposamenaren asmoaren zati bezala, orriska bat banatu zen)


    . Konbentzitu egin behar dira herritarrak, edukiontzien sistemari
    esker, bereizketa edo gaikako zer hori oso eraginkorra izan
    daitekeela. GARDENek, borondatezkoekin edo bolondresekin test bat
    burutzea proposatzen du, baieztapen hori emaitzekin ziurtatzeko.
    (ekintza hori nola eraman daitekeen ikusteko eskema bat entregatu
    zen).


    . 5. edukiontzi horien kokalekuak modu "arrazionalagoa"n banatzea.


    ?GARDENek berretsi egiten du printzipio hau: "kutsatzen duenak
    ordaindu behar du".Horregatik, 5. edukiontzi hori erabiltzearen
    arabera eta zuzen erabiltzearen arabera, deskontua/igoera ekintza
    indartzea proposatzen du.Udalaren ekimena, 5. edukiontziaren
    erabiltzaileei 2013ko zabor-tasan % 1a ez igotzeko erabaki hori,
    gure iritziz bide onetik doa, baina aldi berean, oso ekimen urria
    da, anekdota hutsa kasik.Lortu nahi diren helburuak lortzeko,
    ekimen indartsuago batekin oraingo urte hau modu baikorragoan
    hasteko aukera galdu da.


    ?Eperik ez duen helburu batek benetako helburu izateari uzten
    dio.GARDENek, lanerako erreminta bizi legez, kronograma bat
    egiteko proposamena egiten du, ekintzak eta helburuak epe motzera,
    ertainera eta luzera ezarrita.Proiektu hori herriko jendearen
    artean ezagutarazi eta herritarrek bere egin behar dute, denon
    helburua eta helburu egingarria delako, hori lortzeko herri osoak
    parte hartuta eta lagunduta.


    *****************************



    _*Eibarren 2013ko otsailean.*_






    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
    [email protected]
    <mailto:[email protected]>
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to