Ez dot esan arrakastan sinonimo danik, zaintzalliak egon badarela baño,
teorixan behintzat. Zaintzalliari politikuak emondako aginduan dago
arrazoia: txakur-kakak no "funtziona", zintxuroia lotzia "funtziona", eta
bazpan Sanjuan kalera paretan kontra txixa eitxera ez nintzake juango.

Borondatia eta siñistia, edozein proietto dala be, ez da herritxarran
kontua bakarrik, politikari eta agintarixena baño, batez be!

El jueves, 28 de marzo de 2013, leire narbaiza arizmendi escribió:

> Kontua da, Eibarren txakurren kakak edonun topatzen dirala! Eta
> zakar-poltsak be batzuek papelera azpixetan jartzen dittuela! Ez dot
> horrekin iñungo multarik ikusten. Kontenedorietakua aztertzen hasko dira
> oin? BAi, zera!
>
> Ez ez da pruebia, Josu! Martxan dago baina exitua 0. Boltsia botatzen
> dadan bakotxian hutsik dago!
>
> leire
>
> josu garate<[email protected] <javascript:_e({}, 'cvml',
> '[email protected]');>> igorleak hau idatzi zuen (2013 martxoa 28
> 16:10):
>
>> Kale baztarretan iñork txixa edo txakurrak kaka eitxen ete daben
>> bijilatzen dan moduan...ustez. Konduzitzeko zintxuroia be bihar dan modoko
>> multak ipini arte ez zan lotzen. Kontzientzia aktibatzen daben formula
>> efektibuena da zoritxarrez!
>>
>> Dana dala, galderatxo bat: 5. kontenedoria, ointxe jarritxa dagona leku
>> batzuetan, "de prueba" dago ala zelan dago asuntua?
>>
>>
>> El jueves, 28 de marzo de 2013, leire narbaiza arizmendi escribió:
>>
>> Kontenedoretan zaintzailiak?
>>
>> leire
>>
>> Juan Jose Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
>> martxoa 28 15:12):
>>
>> Ba inspektoreak egongo dira noiz beinka eta erakutzi erazi egingo zaio
>> botatzeko orduan
>>
>> 2013/3/28 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
>>
>> Bat nator zurekin, Juanjo! Batzuk onak eta besteak txarrak ez, baina
>> ganorabako eta ardurabakoak ugara: zergak pagatzen ditudanez, edin deistela
>> dena! Pentsamolde hori oso zabalduta dago, zoritxrrez, askotan
>> administraziñuak berak be zabaldu dau, komeni jakolako, herritarrak
>> otzandutze aldera.
>>
>> Ez dot garbi ikusten isunena. Zelan jakin berdian botatako hori zeiñek
>> bota daben?
>>
>> leire
>>
>> Juan Jose Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
>> martxoa 28 14:57):
>>
>> Zuk esandakuekin zeharo ados. Hori horrela da. Eta zuk aipatzen duzun
>> guztioiekin bizi gera Eibarren.
>> Horregaitikan lelengoko ilaran jartzen deguna informazioa,
>> kontzientziazioa eta erantzukizuna hobetzen lantzea da.
>> Ez daukak zergaitikan pentsatu batzuk onak gerala eta besteak txarrak.
>> Denak onak gera intentzioz, eta horrekin jokatu behar degu.
>> Gero ikusiko degu nola doian, eta horren arabera, inspekzio ondoren
>> jarriko ditugu beste baiabidek, deskontua/igoera ekintzak, eta
>> derrigorrezko neurriak behar bada. Uzten degu zabor rezikagabea kontenedore
>> berdeari neurri gogorrak jarri beharko dala, ikusten bada material
>> rezikagarria botatzen duanari. Eta horrek esan nahi du isuna irabazi dula.
>> Baina ekintzaz eta denporaz ikusiko da. Beharrezko da asteleneko
>> plenoaren eman zen batasuna gero jarrai dezan. Ikusiko da.
>>
>> 2013/3/28 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
>>
>> Ondo ikusten dittut proposamen guztiak. Kontua da, bnetiko moduan hau
>> kontzientzia pixka bat daukagunondako dala. Izan be, jende asko ezagutzen
>> dot, inguru-ingurukuak dana berdera botatzen dabena, iñungo banaketarik
>> egin barik. Hórrekin zer egin? Eta askotxo dira, zoritxarrez!
>>
>> Penia dakat ez netsalako argazkirik etara, baiña Grabadoreseko bidrio
>> kontenedoria topera zeguan eta zuluetatik ikusten ziran boteillak, kartoiak
>> eta plastikuak!!!! Kristalian kontenedorian! Horrekin zer?
>>
>> Zer egin periodikuak banatzen dittuanakin, plastikozko poltsan sartu eta
>> poltsa eta guzti jaurtitzen dabenakin? Gatxena egin dau, ze uste dau, bere
>> atzetik baten bat juango dala korapillua zabaldu eta poltsatik etaratzen?
>>
>> Eta txarrenak: 5. kontenedorera apuntau diranak baiña ez dabenak
>> erabiltzen. Izena emaon dabe, gutxiago pagau bihar dabelako zergatan. Bai,
>> batzuk ere ezagutzen dittut!
>>
>> Kontzientzixia eta informaziñua bihar dogu!!!
>>
>> leire
>>
>> Juan Jose Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
>> martxoa 28 10:02):
>>
>>  *IRITZIAK ETA PROPOSAMENAK.*
>>
>>
>>  . GARDENen iritziz, 5. edukiontzia jartzea oso gauza ona dela uste
>> arren, informazio gutxiegirekin eta prestakuntza oraindik apurragoarekin
>> egin da. Atal hori hobetzea proposatzen dugu, hainbat hedabidetan behar
>> den informazioa emanda eta herritarren artean , edukiontziak zuzen
>> erabiltzeko, azalpen orriak banatuta. (gure proposamenaren asmoaren zati
>> bezala, orriska bat banatu zen)
>>
>>
>>  . Konbentzitu egin b
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
>> [email protected]<javascript:_e({}, 'cvml', 
>> '[email protected]');>
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>

-- 
arkitetua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to