Zorionak guri!

Apirilak 18, egun esanguratsua:
Eibartarrak PZ jaixo zan, Toribio eta Einstein egun horretan hil ziran,...
Pentsau! neu be egun berian jaixo nitzan (EibartarrakPZ bain urte batzuk
lehentxuago, hori bai).

Oin dala aste batzuk, Leirekin, Ibanekin eta Ane Sarasketakin
konspiratzen...
15 urte bete dittugula, eta jaialdiren bat antolatu biharko giƱukela, ala?

Zer? jai-batzorde bat antolatuko dogu?

a.



Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila
19 10:18):

> Egun bategatik pasatu zait data, baina tira, atzo bete ziren 15 urte
> Eibartarrak zerrenda, gure zerrenda hau, sortu zela.
>
> Lehen mezu-trukearen arrastoa 
> hemen<http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/417>(lehen
>  data okerra da, erantzunena zuzena) eta
> hemen<http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/month=19980401>irakur
>  daiteke- Ziber-arkeologiaren ajeengatik, artxiboa kontsultatzeko modu
> bat <http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/>baino
> gehiago <http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/> dago, dakizuenez,
> eta artxibo orijinala Yahoo-ren tripetatik erreskatatu behar izan genuen
> bere garaian.
>
> Beraz, zorionak guri!
>
> Zorionak, bai, baina... hausnarketa ere bai:
>
> Neurri handi batean, hasierako urteetan gehitutako jende multzo baten
> inguruan funtzionatzen jarraitzen du zerrenda honek. Apenas gehitzen den
> jende berririk, hori da egia. Eta zaharragoon Interneteko jardun sozialean
> ere, jaitsi egin da parte-hartzea, agian Twitter edo Facebook-en gehiago
> gabiltzalako.
>
> Nola bideratu hori jende gehiago erakartzeko? "Kanpaina" eginez? ala
> moldaketa tekniko batzuekin?
>
> Ez dakit, tarteka jartzen naiz pentsatzen, baina ez oso sakon eta oraingoz
> ez daukat erantzunik, konponbiderik. Baina eraldaketa teknikoren batek
> zerak erakartzen nau... gauza marabillosoren bat norbaiti okurritzen
> bazaio, eskertuko nituzke pistak.
>
> Bitartean, jakina, Eibartarrak 
> zerrenda<http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda>ez dugu itxiko, ezta?
>
> Ondo izan!
>
> --
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to