Zorionak, lagunok!

Kontu askotxo! Jende barrixa erakarri: uste dot lehenengo eta behin
berrindartu bihar dogula zerrenda, indar pixka bat emon, eztabaidia
indartu,…

BEti esaten dot neretako posta zerrenda hau nere ziber-familixia dala. Eta
badakizue, adoleszentieri ze pasatzen jakuen: tabernak ezagutu, kuadrillia
egin eta famelixia abandonau samar laga! Geuk be hori egin dogula uste dot.

Eta ospatu biharra dago! Datorren urtian ez dabe blog batzuk 10 urte
betetzen? Edo ze ospakizun dakagu? Tira, dana dala. Nik ahotsak.com-eko
jaixan klona egingo neuke. Elgetan, beste blogari batzuk eta gonbidauta,
jai xumia, baten batek berba eginda, erretratu batzuekin, sariren bat
(igual post edo blogen bateri, guria zein kanpokua) "kanapie" batzuk eta
musika apur bat! Iban eta Asierreri komentau netsen jaixan bertan.

Ez dakitt zelan gagozen presupuesto aldetik, baiña hori be pentsau leike.
Zer diñostazue, ederrok?

leire, kopiatzaille trebia


Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila
19 10:18):

> Egun bategatik pasatu zait data, baina tira, atzo bete ziren 15 urte
> Eibartarrak zerrenda, gure zerrenda hau, sortu zela.
>
> Lehen mezu-trukearen arrastoa 
> hemen<http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/417>(lehen
>  data okerra da, erantzunena zuzena) eta
> hemen<http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/month=19980401>irakur
>  daiteke- Ziber-arkeologiaren ajeengatik, artxiboa kontsultatzeko modu
> bat <http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/>baino
> gehiago <http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/> dago, dakizuenez,
> eta artxibo orijinala Yahoo-ren tripetatik erreskatatu behar izan genuen
> bere garaian.
>
> Beraz, zorionak guri!
>
> Zorionak, bai, baina... hausnarketa ere bai:
>
> Neurri handi batean, hasierako urteetan gehitutako jende multzo baten
> inguruan funtzionatzen jarraitzen du zerrenda honek. Apenas gehitzen den
> jende berririk, hori da egia. Eta zaharragoon Interneteko jardun sozialean
> ere, jaitsi egin da parte-hartzea, agian Twitter edo Facebook-en gehiago
> gabiltzalako.
>
> Nola bideratu hori jende gehiago erakartzeko? "Kanpaina" eginez? ala
> moldaketa tekniko batzuekin?
>
> Ez dakit, tarteka jartzen naiz pentsatzen, baina ez oso sakon eta oraingoz
> ez daukat erantzunik, konponbiderik. Baina eraldaketa teknikoren batek
> zerak erakartzen nau... gauza marabillosoren bat norbaiti okurritzen
> bazaio, eskertuko nituzke pistak.
>
> Bitartean, jakina, Eibartarrak 
> zerrenda<http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda>ez dugu itxiko, ezta?
>
> Ondo izan!
>
> --
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to