Joe! Eta Eibarrek zuzen-zuzen saltzen badetsa partidua Oviedori? Eta 
ataratako diruakin Eibarko langabetueri laguntza emoten badetse? Igo-jaitsi, 
igo-jaitsi ibiltzia baino hobia badala aitortuko destazue!
      Trebi.

 
> Date: Mon, 10 Jun 2013 19:53:56 +0200
> From: [email protected]
> To: [email protected]
> Subject: [eibar] WTF! Eibarren bazkideak Oviedon
> 
> Atzo 1-2 irabazio zion Eibarren Oviedori, 2. mailara itzultzeko
> playoff partidan. Horretara, Oviedok 0-2 irabazi beharko luke
> asteburuan Ipuruan, hurrengo (azken) fasera igarotzeko.
> 
> Eibar K.E.ak 300 sarrera bidali ditu Oviedora (Oviedotik hona
> bidalitako kopuru bera), eta hangoak pozik ez... eta Eibarreraino
> etorri dira bazkide egin eta sarrerak erostera. Bulo bat zela entzun
> dut lehen, baina hara...
> http://www.mundodeportivo.com/20130610/futbol/regional/aficionados-del-oviedo-se-hacen-socios-del-eibar-para-poder-entrar-en-ipurua_54375862798.html
> 
> Twitterren jo ta ke ari dira Oviedokoak. Bazkide bakoitzak 2na sarrera
> har ditzake 10 euroan, eta hortaz, urte erdiko bazkide-kuota hiru
> lagunen artean ordain dezakete. Mobilizatzen ari direla dirudi. Eibar
> K.E.ak xox batzuk aterako ditu, baina aulki horiek hutsik geratuko
> dira 3. fasean eta hemendik abendurako partiduetan.
> 
> Sinadura bilketa ere badago, karneta egiteko tramitazioak astebete
> iraun dezala eskatzen, Ipuruako aulkiak Oviedokoen esku egotea
> ekiditeko: 
> http://www.change.org/es/peticiones/s-d-eibar-k-e-bazkide-karneten-tramitazioak-astebete-iraun-dezala.
> Nik sinatu dut.
> 
> Badakit futbola batere axola ez zaizuela hemengo askori, baina seguru
> egunotan herrian bolo-bolo ibiliko den gaia izango dela.
> 
> josu.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to