Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 11
10:36):

> Ba neri axola zait futbola, bai horixe, nik eskatu gabe, behin eta berriz
> sartzen delako nire bizitzan. Behin Eibar futbol taldeko lehendakariari
> esan nion gauza bera esango dut orain, Eibar futbol taldeari onena desio
> diot, hau da, ez dadila kategoriaz igo, eta ahal bada jaitsi dadila. Nik ez
> dakit nork engainatu gaituen pentsatzeko hobe dela goi mailan egotea behe
> mailan egotea baino, hobe dela irabaztea galtzea baino.
>
> Oraindik sinestu ezinda nago nola aurten, krisia, murrizketak,
> diru-laguntzak eta bekak ezabatzeak, eta laguntza sozialak eusteko
> zailtasunak eguneroko albiste ditugun urte bere horretan, Eibarko Udalak
> 125.000 euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste horrenbeste jarriko
> dituztela Ipuruako belarra aldatzeko, erakundeek milioiak (EJk 50, BFAk 50,
> Kutxabank-ek 50...) jartzen ari direla Bilbon futbol zelai berri bat
> egiteko, edo Eibarrek jokatu nahi duen goi mailako liga horretako taldeek
> 700 milioi euroko zorra dutela Ogasunarekin.
>
> Eta aldi berean, adibide xume bat, Diputazioak eskola kirola programa
> barruan Eibarko rugbi taldeari umeei kirol ohitura osasuntsuak
> transmititzeko onartuta zeukan 12.000 euroko diru-laguntza ordaindu gabe
> utzi dio. Alegia, diru-laguntza onartu, eta ordaintzeko unea etorri denean
> sosik ez zuela esan eta bertan behera utzi.
>
> Josu, Eibar futbol taldeak egin dezakeen gauzarik onena da Oviedori miloi
> bat euro eskatzea galtzen uztearen truke, miloi erdiarekin futbol zelaiko
> belar berria ordaindu (eta utzi bakean erakundeen diru-kutxa koittaduak),
> eta beste miloi erdia kirolean eta osasunean inbertitu, adibidez badminton,
> rugbi eta sokatirako aktibitateak antolatuz belardi eder horretan.
>
>
+1


Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to