Ai, barkatu, sentitzen dut gaia errepikatu izana. Hobe dugu inoiz inon
eztaidatzen ez diren beste gai batzuei heltzea. Adibidez atez-atekoa? Edo
Errebal? Edo...

Eskerrik asko artisten adibidea jartzeagatik, ondo erakusten baitu futbola
eta gainontzeko guztion arteko aldea. Zerrenda horretakoek iruzurra egin
dute, harrapatu dituzte, eta zorrak ordaindu eta isunak pagatu behar izan
dituzte. Adibidez, Joaquin Cortesek 2 miloi euroko iruzurra zuen
ogasunarekin eta etxe bat kendu diote zorra pagatzeko. Futbolean hainbat
ekipok 10 eta 100 miloi bitarteko zorrak dituzte ogasunarekin, eta ez da
ezer gertatzen. Ez zaizkie ondasunak bahitzen, eta erakundeen laguntzak
jasotzen jarraitzen dute.

Ez dakit zer esan nahi duzun zure mezuarekin Eneko. Defenditu nahi duzu
Ipuruako belarra jartzeko 125.000 euro jarri behar dituztela Udalak eta
beste horrenbeste Diputazioak? Defenditu nahi duzu Rugbikoei gazteak
kirolera bultzatzeko zuten 12.000 euroko diru-laguntza kendu behar dela?
Defenditu nahi duzu Jaurlaritzak, BFAk eta Kutxabank-ek, 50 miloi eurona
jarri behar dituztela San Mames Berria egiteko? Ba horixe defendatu,
argudio horiek entzuteko desiatzen nago eta. Baina kaka zabaltzeak ez du
futbolaren kiratsa lurrinduko.

oier.




2013/6/12 Eneko Astigarraga <[email protected]>

> - 1 , deja vu ;-)
>
> Ogasunarekin zorrak eta iruzurrak:
> - Jaquin Cortes dantzariak berak bakarrik 2.000.000 euro defraudatu omen
> du,
> - Ana Torroja musikariak 655.000 euro (edo miloi bat iturrien arabera)
> pare bat urtetan.
> - Luis Eduardo Aute eta Alejandro Sanz-ek  1.000.000 euro edo,
> - Opera munduko  Plácido Domingo 3,1 miloi edo Jose Carreras 2,6 miloi,
> bira bakar batean
> - ...
>  eta aktoreak, eta margolariak, eta idazleak, eta bertsolariak, eta ..,
> enpin iruzurgile eta zordunen zerrenda luzea, talde asko hartuta azkar
> egingo genuke 700 miloitik gora ...
>
> eta Palau de la Musicako desfalko eta iruzurra, eta autoreen SGAEko
> eskandaloak edo zinemaldiko alfonbra gorriak, koktelak eta luxozko hotelak,
> ...
>
> eta bitartean "krisia, murrizketak, diru-laguntzak eta bekak ezabatzeak,
> eta laguntza sozialak eusteko zailtasunak eguneroko albiste ditugunean",
> edo eskoletako material pedagogikoetan izandako murrizketak.
>
> Eskandalosoak iruditzen zaizkit liga profesionaleko futbolari izarrek
> dituzten soldatak, edo izar horiengandik traspaso eta fitxajeetan pagatzen
> diren miloikadak. Lotsagarria da eta futbol kirolalerekin ez du zerikusi
> handirik.
>
> Niri bost zer egiten duten oviedokoek, Eibarrek ahal eta ondoen dakien
> bezala jokatu dezala partida hori eta kitto..
>
> eneko
>
>
> 2013/6/11 Mikel Larreategi <[email protected]>
>
>>  Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina
>> 11 10:36):
>>
>> Ba neri axola zait futbola, bai horixe, nik eskatu gabe, behin eta berriz
>>> sartzen delako nire bizitzan. Behin Eibar futbol taldeko lehendakariari
>>> esan nion gauza bera esango dut orain, Eibar futbol taldeari onena desio
>>> diot, hau da, ez dadila kategoriaz igo, eta ahal bada jaitsi dadila. Nik ez
>>> dakit nork engainatu gaituen pentsatzeko hobe dela goi mailan egotea behe
>>> mailan egotea baino, hobe dela irabaztea galtzea baino.
>>>
>>> Oraindik sinestu ezinda nago nola aurten, krisia, murrizketak,
>>> diru-laguntzak eta bekak ezabatzeak, eta laguntza sozialak eusteko
>>> zailtasunak eguneroko albiste ditugun urte bere horretan, Eibarko Udalak
>>> 125.000 euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste horrenbeste jarriko
>>> dituztela Ipuruako belarra aldatzeko, erakundeek milioiak (EJk 50, BFAk 50,
>>> Kutxabank-ek 50...) jartzen ari direla Bilbon futbol zelai berri bat
>>> egiteko, edo Eibarrek jokatu nahi duen goi mailako liga horretako taldeek
>>> 700 milioi euroko zorra dutela Ogasunarekin.
>>>
>>> Eta aldi berean, adibide xume bat, Diputazioak eskola kirola programa
>>> barruan Eibarko rugbi taldeari umeei kirol ohitura osasuntsuak
>>> transmititzeko onartuta zeukan 12.000 euroko diru-laguntza ordaindu gabe
>>> utzi dio. Alegia, diru-laguntza onartu, eta ordaintzeko unea etorri denean
>>> sosik ez zuela esan eta bertan behera utzi.
>>>
>>> Josu, Eibar futbol taldeak egin dezakeen gauzarik onena da Oviedori
>>> miloi bat euro eskatzea galtzen uztearen truke, miloi erdiarekin futbol
>>> zelaiko belar berria ordaindu (eta utzi bakean erakundeen diru-kutxa
>>> koittaduak), eta beste miloi erdia kirolean eta osasunean inbertitu,
>>> adibidez badminton, rugbi eta sokatirako aktibitateak antolatuz belardi
>>> eder horretan.
>>>
>>>
>> +1
>>
>>
>> Mikel
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to