Ertz asko dituen gaia, dirudienez ikusuntu ezberdinetik har daitekeena. Leirekin twitter bidez izaten ditugun eztabaida inposibletariko batean, Ospitalaren bideragarritasun planik inon ez zela egongo esan zidan Leirek. Ezin nuen sinetsi. Bilatu nuen. Badago, Leire :-D
Kontrasterako hona hemen. Ospital berri horren Bideragarritasun Planean, datu ezberdinak erabiliz, Ospital horrek hartuko lukeen eremurako, 110 oheko premina kalkultzen dute, behar izanez gero 140raino gehitzeko moduan. Eta ez 20 ohekoa Oierrek aipatutako artikuluan esaten den bezala. Ikus 27. orrialdetik aurrera, 3.3. PREVISIONES SOBRE LA DEMANDA DE USO atalean http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cknoti03/es/contenidos/nota_prensa/ prensaosaki264/es_po264/adjuntos/PlanViabilidad.pdf Hori bai, - eta logikoa iruditzen zait-, aurreikuspenak egiteko estimazioak 25 urteko epemuga hartzen dituzte kontutan. Esate baterako gaixo kronikoen aurreikuspenak eta abar, 2040 urteari begira egiten dituzte, ez gaurkoari begira. Beste kontu bat da irtenbide probisionala edo momentuzko beharrak asetzeko nahikoak diren edo ez 20 ohe, ez dakit.(ezta 110 behar diren, egia esan) Bestalde, duela hilebete El Correon elkarrizketatu zuen Julián Pérez-ek, Osakidetzeko zuzendari ohiak, bereizketa handia egiten zuen "agudos" eta "subadgudos" hospitalen artean. Eta zera zioen: Mendaron (hospital de agudos) paziente bakoitzak 822 euro kostatzen duen bitartean, Eibarkoa bezelako baten (hospital de subagudos) erdia baino gutxiago kostatuko litzatekeela, zehazki 373 euro: http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130512/guipuzcoa/ julian-perez-hospital-eibar-20130512.html Datu hau inportantea iruditu zitzaidan. Mendaron 373 euro kostatuko den zerbitzu bat ematea bideragarria da? Ideiarik ez. Premiak, kosteak, lurren salmentak, kontaminazioa, pressina, ... hertz asko ditu asuntuak. Hasieratik harritu ninduen PSE-PP itaun politiko orokor batean agertzea Ospital hori Eibarren egin behar zela. Beste ezer kontutan izan gabe, bada hobe Ospitala eta hondartza herrian izatea, ez izatea baino. Eta espetxea, hilerria eta errauskailua aldamenekoan :-D Eneko 2013/6/14 Oier Araolaza <[email protected]> > Osakidetzako Debabarrenako arduraduna elkarrizketatu dute gaur Noticias de > Gipuzkoan. Ospitalaren kontuari helduta bitxia da bere erantzuna. Ez dela > alde ala kontra posizionatuko, ospital berriak lanpostuak eta arreta > handituko lukeela. Benetako premia 20 ohekoa dela, eta hori Mendaroko > ospitala handituz zein ospital berria eginez konpondu daitekeela. > > Esaten du ez duela posizionatzen, baina nik esango nuke posizionatu > dela. Mendaroko ospitala handitzeaz esaten dut, zerbitzua hor errazago > "manejatuko" litzatekeela. > > Eta bukaeran... "Mundu guztiak nahiko luke jarduera berri bat bere > herriarentzat, baina hori ez dago lotuta eskualdeak daukan beharrarekin. > Soldata igotzerik nahi duzun ala ez galdetuko balizute bezalakoa da hori. > Zer esango zenuke? Nik uste dut inbertsioetan lehentasunak markatu behar > dirala, zer esanik ez garaiotan". > > > http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/06/13/vecinos/debabarrena/en-la-comarca-de-debabarrena-hacen-falta-unas-20-camas-para-subagudos-esa-es-la-necesidad-real > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
