Ospitalaren kontu honekin luze idatzi izan dut, eta ez nuke nere burua errepikatzen ibili nahi, baina niretzat proiektuaren ahuldade nagusia berria egitearen justifikaziotik datorkio. Hasieratik ospital berri bat Eibarren egiteko erabili diren argudioak hauek dira (eta orden horretan gainera):
1. Ustezko agrabio historiko bat konpondu (Mendarokoa mendaron egin zelako bere garaian, Eibarren beharrean) 2. Mendarokoa txiki geratu dela. Alegia, une batean ere ez da hauxe planteatu: "Mendarokoa txiki geratu da, zer egingo dugu?". Alkateak esan zuen ospitalea Torrekuan jartzeko aldeko informe teknikoak zeudela. Alegia, politikariek erabaki zutela non egin, eta horren ondoren eskatu zirela informe teknikoak horri buruz. Baina teknikoei ez zaie galdetu: "Mendaroko ospitala txiki geratu da, zer egingo dugu?" Ezin da ahaztu une horretan Mendarokoa handitzeko proiektua onartuta zegoela. 1,5 miloi euroko aurrekontua onartuta zegoen, eta diru horrekin 20 ohe gehiago eta konsulta berriak egingo ziren. Hori bertan behera utzi zuen PSEk eta 35 miloi euro kostatuko zen ospitale berri bat egiteko proiektua martxan jarri zuen. 33,5 miloi euro gehiago, Eibarren egitearen truke. Niretzat horixe izan da harrigarriena eta onartezinena. Hori, eta Eibarren kontu honekin egin den diskurtso zilborbegiralea. Periferiatik erakundeei leporatzen diegu azpiegitura eta baliabideak hiriburuetan pilatzen dituztela, eta lurralde antolaketaren beste eredu deszentralizatua eskatzen dugu. Baina gero, bailaran baitan horrelako erabaki sostenga-ezina bultzatu eta ia-disidentziarik gabe babesten dugu. Eibarko alderdi politiko bakarra ere ez da ausartu esatera ez zela beharrezkoa ospital berria Eibarren egitea, nahikoa zela Mendarokoa handitzea, edo onartzera Eibarren ez dagoela toki egokirik ospitale bat eraikitzeko, eta Mendaro bertan daukagula, Mendaro ere gurea dela, eta gu ere Mendaro garela. oier. 2013/7/2 Eneko Astigarraga <[email protected]> > Jode, ni ez nagoela ematen aldeko edo kontrako argumenturik ematen. > Aurkitu dudan Informazioa kontrajartzen nago bakarrik. > > Josu, nik ez dakit zer den "Hospital de subagudos" bat, baina txosten > horretan ulertu dudanez, gaur egun horrelako 4 Ospital daude, Gorliz eta > Santa Marina Bizkaian, Leza Araban, eta "la Unidad de Gestión Clínica > (UGC) del Hospital Universitario de Donosti", Gipuzkoan. > > Galdakao ez da aipatzen. > > Bideragarritasun txosten horren arabera, Eibarkoa mota horretako 5. > litzateke, 20. orrialdean datozen 25 herrietako biztanlegoari (180.000 +/-) > mota horretako zerbitzua emateko. Eremu geografikoa: Debabarrena, > Durangaldeako herri batzuk, Debagoienako herri batzuk, Lea Artibaiko herri > batzuk era Urola erdia +/- > > Ez dut oso ondo ulertzen agudos eta subagudos banaketa hori. Antza denez, > "la mejora del sistema requiere de un > modelo de hospitales, los de subagudos, que en coordinación con los > médicos de cabecera y enfermeras de atención primaria respondan a las > necesidades de atención continuada de los pacientes con enfermedades > crónicas complejas." Bada, horrela izango da (edo ez, auskalo) > > Bestalde, uste dut berdin diola aixola zaizun edo ez, daukagun sisteman > tokatzen zaizun ospitalera joan behar duzu, bai zuk bai Durangokoek :-) > Seguruenik, Eibartik Galdakao edo Basurto Donostia baino gertuago ditugu, > baina Donostira joan behar dugu ... > Eibarko anbulategiaren inguruko kexa edo galdeketa egiteko Tolosara jo > behar duzu... > > Zaintzaren kostean inguruan diozunaren berdina esan dut nik. Atentzioa > deitu zidaten datuak: 822 euro vs 373 euro. > Ez dut ikusi datu gehiagorik. Eta uste dut edozein erabaki hartzeko puntu > garrantzitsua dela. Bat nator zurekin. > Asko ez naiz arduratu, baina informazioa gutxi dagoela iruditzen zait. > > > Eneko > > > > 2013/7/2 Josu Mendicute <[email protected]> > >> Gainontzeko ertzetan sartu gabe, herrian ospitalak eta hondartzak nahi >> dugula ulertuta, ospitalaren aldeko bi argumentu potoloenak eman dituzu. >> Biak iruditzen zaizkit hankamotzak: >> >> 1. argumentua: 110 oheren estimazioa. Ez nago ados. >> Estimazio hori lortu ahal izateko bi faktore daude, eta ez dakit egokiak >> diren. 1) Hartutako eremu geografikoa (Durangoko bati zer axola zaio >> Galdakaora edo Eibarrera joan?). 2) Zein patologiaren zaintza egingo den >> hor (ulertu dudanez, Darpon sailburua ez dago ados aurreko Gobernuaren >> kriterioarekin). Bi faktore horiek ohe-beharren estimazioa aldatu dezakete. >> Bailararen beharretaz ari bagara, bailararen beharrak zaintzuk diren jakin >> beharko dugu, eta 110 ohe ez dira bailarako pertsonen beharrak ezta >> Ospitalaren aldeko txostenen epe luzerako prebisioetan ere. Ala bai? >> Eibarko ospitalera joan beharko liratekeen dozena bat lagun joan dira >> 2012an zehar bailaratik kanpoko ospitaletara! >> >> 2. argumentua: zaintzaren kostua. Azalpenak behar ditut. >> Ni argumentu horren azalpenaren zain nago. Titularra emanda dago baina >> horren garapena nahi dut. Eta hain zuzen, horren aurrean nik honako >> zalantza bat daukat. Ez dakit 822 euro horiek zer diren: >> a) Mendaron pazienteko bataz besteko kostua. >> b) Mendaron paziente "subagudo" batek daukan kostua. >> Nago a) dela, eta argumentua erabiltzen ari dela b) balitz bezela. Susmo >> hori daukat. Eta oso bestelakoa litzateke! Izan ere, bataz besteko kostua >> hori bada, esan nahi du paziente merkeak (subagudoak) ospitaletik atera >> bezain pronto, pazienteko bataz besteko kostua biderkatu egingo dela! Inork >> ba al daki erantzuten? >> >> >> josu. >> >> >> >> >> >> Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen >> (2013 uztaila 2 08:44): >> >> Ertz asko dituen gaia, dirudienez ikusuntu ezberdinetik har daitekeena. >>> >>> Leirekin twitter bidez izaten ditugun eztabaida inposibletariko batean, >>> Ospitalaren bideragarritasun planik inon ez zela egongo esan zidan Leirek. >>> Ezin nuen sinetsi. Bilatu nuen. Badago, Leire :-D >>> >>> Kontrasterako hona hemen. >>> >>> Ospital berri horren Bideragarritasun Planean, datu ezberdinak erabiliz, >>> Ospital horrek hartuko lukeen eremurako, 110 oheko premina kalkultzen dute, >>> behar izanez gero 140raino gehitzeko moduan. Eta ez 20 ohekoa Oierrek >>> aipatutako artikuluan esaten den bezala. >>> >>> Ikus 27. orrialdetik aurrera, 3.3. PREVISIONES SOBRE LA DEMANDA DE USO >>> atalean >>> http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cknoti03/es/ >>> contenidos/nota_prensa/prensaosaki264/es_po264/ >>> adjuntos/PlanViabilidad.pdf >>> >>> Hori bai, - eta logikoa iruditzen zait-, aurreikuspenak >>> egiteko estimazioak 25 urteko epemuga hartzen dituzte kontutan. >>> Esate baterako gaixo kronikoen aurreikuspenak eta abar, 2040 urteari >>> begira egiten dituzte, ez gaurkoari begira. >>> Beste kontu bat da irtenbide probisionala edo momentuzko beharrak >>> asetzeko nahikoak diren edo ez 20 ohe, ez dakit.(ezta 110 behar diren, egia >>> esan) >>> >>> Bestalde, duela hilebete El Correon elkarrizketatu zuen Julián Pérez-ek, >>> Osakidetzeko zuzendari ohiak, bereizketa handia egiten zuen "agudos" eta >>> "subadgudos" hospitalen artean. >>> >>> Eta zera zioen: >>> Mendaron (hospital de agudos) paziente bakoitzak 822 euro kostatzen duen >>> bitartean, Eibarkoa bezelako baten (hospital de subagudos) erdia baino >>> gutxiago kostatuko litzatekeela, zehazki 373 euro: >>> >>> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130512/guipuzcoa/ >>> julian-perez-hospital-eibar-20130512.html >>> >>> Datu hau inportantea iruditu zitzaidan. Mendaron 373 euro kostatuko den >>> zerbitzu bat ematea bideragarria da? Ideiarik ez. >>> >>> Premiak, kosteak, lurren salmentak, kontaminazioa, pressina, ... hertz >>> asko ditu asuntuak. Hasieratik harritu ninduen PSE-PP itaun politiko >>> orokor batean agertzea Ospital hori Eibarren egin behar zela. >>> >>> Beste ezer kontutan izan gabe, bada hobe Ospitala eta hondartza herrian >>> izatea, ez izatea baino. Eta espetxea, hilerria eta errauskailua >>> aldamenekoan :-D >>> >>> Eneko >>> >>> 2013/6/14 Oier Araolaza <[email protected]> >>> >>>> Osakidetzako Debabarrenako arduraduna elkarrizketatu dute gaur Noticias >>>> de Gipuzkoan. Ospitalaren kontuari helduta bitxia da bere erantzuna. Ez >>>> dela alde ala kontra posizionatuko, ospital berriak lanpostuak eta arreta >>>> handituko lukeela. Benetako premia 20 ohekoa dela, eta hori Mendaroko >>>> ospitala handituz zein ospital berria eginez konpondu daitekeela. >>>> >>> >>> >>> >>> >>>> Esaten du ez duela posizionatzen, baina nik esango nuke posizionatu >>>> dela. Mendaroko ospitala handitzeaz esaten dut, zerbitzua hor errazago >>>> "manejatuko" litzatekeela. >>>> >>> >>> >>> >>> >>>> Eta bukaeran... "Mundu guztiak nahiko luke jarduera berri bat bere >>>> herriarentzat, baina hori ez dago lotuta eskualdeak daukan beharrarekin. >>>> Soldata igotzerik nahi duzun ala ez galdetuko balizute bezalakoa da hori. >>>> Zer esango zenuke? Nik uste dut inbertsioetan lehentasunak markatu behar >>>> dirala, zer esanik ez garaiotan". >>>> >>>> >>>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/06/13/vecinos/debabarrena/en-la-comarca-de-debabarrena-hacen-falta-unas-20-camas-para-subagudos-esa-es-la-necesidad-real >>>> >>>> >>>> -- >>>> >>>> ____________________________________________ >>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >>>> >>>> >>>> _______________________________________________ >>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>>> [email protected] >>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>>> >>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>>> >>> >>> >>> >>> -- >>> Eneko Astigarraga >>> CodeSyntax >>> Azitaingo Industrialdea 3 K >>> E-20600-EIBAR >>> Tel: +34 943 82 17 80 >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > > -- > Eneko Astigarraga > CodeSyntax > Azitaingo Industrialdea 3 K > E-20600-EIBAR > Tel: +34 943 82 17 80 > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
