Gainontzeko ertzetan sartu gabe, herrian ospitalak eta hondartzak nahi
dugula ulertuta, ospitalaren aldeko bi argumentu potoloenak eman dituzu.
Biak iruditzen zaizkit hankamotzak:

1. argumentua: 110 oheren estimazioa. Ez nago ados.
Estimazio hori lortu ahal izateko bi faktore daude, eta ez dakit egokiak
diren. 1) Hartutako eremu geografikoa (Durangoko bati zer axola zaio
Galdakaora edo Eibarrera joan?). 2)  Zein patologiaren zaintza egingo den
hor (ulertu dudanez, Darpon sailburua ez dago ados aurreko Gobernuaren
kriterioarekin). Bi faktore horiek ohe-beharren estimazioa aldatu dezakete.
Bailararen beharretaz ari bagara, bailararen beharrak zaintzuk diren jakin
beharko dugu, eta 110 ohe ez dira bailarako pertsonen beharrak ezta
Ospitalaren aldeko txostenen epe luzerako prebisioetan ere. Ala bai?
Eibarko ospitalera joan beharko liratekeen dozena bat lagun joan dira
2012an zehar bailaratik kanpoko ospitaletara!

2. argumentua: zaintzaren kostua. Azalpenak behar ditut.
Ni argumentu horren azalpenaren zain nago. Titularra emanda dago baina
horren garapena nahi dut. Eta hain zuzen, horren aurrean nik honako
zalantza bat daukat. Ez dakit 822 euro horiek zer diren:
  a) Mendaron pazienteko bataz besteko kostua.
  b) Mendaron paziente "subagudo" batek daukan kostua.
Nago a) dela, eta argumentua erabiltzen ari dela b) balitz bezela. Susmo
hori daukat. Eta oso bestelakoa litzateke! Izan ere, bataz besteko kostua
hori bada, esan nahi du paziente merkeak (subagudoak) ospitaletik atera
bezain pronto, pazienteko bataz besteko kostua biderkatu egingo dela! Inork
ba al daki erantzuten?


josu.





Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2013 uztaila 2 08:44):

> Ertz asko dituen gaia, dirudienez ikusuntu ezberdinetik har daitekeena.
>
> Leirekin twitter bidez izaten ditugun eztabaida inposibletariko batean,
> Ospitalaren bideragarritasun planik inon ez zela egongo esan zidan Leirek.
> Ezin nuen sinetsi. Bilatu nuen. Badago, Leire :-D
>
> Kontrasterako hona hemen.
>
> Ospital berri horren Bideragarritasun Planean, datu ezberdinak erabiliz,
> Ospital horrek hartuko lukeen eremurako, 110 oheko premina kalkultzen dute,
> behar izanez gero 140raino gehitzeko moduan. Eta ez 20 ohekoa Oierrek
> aipatutako artikuluan esaten den bezala.
>
> Ikus 27. orrialdetik aurrera, 3.3. PREVISIONES SOBRE LA DEMANDA DE USO
> atalean
> http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cknoti03/es/contenidos/nota_prensa/
> prensaosaki264/es_po264/adjuntos/PlanViabilidad.pdf
>
> Hori bai, - eta logikoa iruditzen zait-, aurreikuspenak
> egiteko estimazioak 25 urteko epemuga hartzen dituzte kontutan.
> Esate baterako gaixo kronikoen aurreikuspenak eta abar, 2040 urteari
> begira egiten dituzte, ez gaurkoari begira.
> Beste kontu bat da irtenbide probisionala edo momentuzko beharrak asetzeko
> nahikoak diren edo ez 20 ohe, ez dakit.(ezta 110 behar diren, egia esan)
>
> Bestalde, duela hilebete El Correon elkarrizketatu zuen Julián Pérez-ek,
> Osakidetzeko zuzendari ohiak, bereizketa handia egiten zuen "agudos" eta
> "subadgudos" hospitalen artean.
>
> Eta zera zioen:
> Mendaron (hospital de agudos) paziente bakoitzak 822 euro kostatzen duen
> bitartean, Eibarkoa bezelako baten  (hospital de subagudos) erdia baino
> gutxiago kostatuko litzatekeela, zehazki 373 euro:
>
> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130512/guipuzcoa/
> julian-perez-hospital-eibar-20130512.html
>
> Datu hau inportantea iruditu zitzaidan. Mendaron 373 euro kostatuko den
> zerbitzu bat ematea bideragarria da? Ideiarik ez.
>
> Premiak, kosteak, lurren salmentak, kontaminazioa, pressina, ... hertz
> asko ditu asuntuak. Hasieratik harritu ninduen PSE-PP  itaun politiko
> orokor batean agertzea Ospital hori  Eibarren egin behar zela.
>
> Beste ezer kontutan izan gabe, bada hobe Ospitala eta hondartza herrian
> izatea, ez izatea baino. Eta espetxea, hilerria eta errauskailua
> aldamenekoan :-D
>
> Eneko
>
> 2013/6/14 Oier Araolaza <[email protected]>
>
>> Osakidetzako Debabarrenako arduraduna elkarrizketatu dute gaur Noticias
>> de Gipuzkoan. Ospitalaren kontuari helduta bitxia da bere erantzuna. Ez
>> dela alde ala kontra posizionatuko, ospital berriak lanpostuak eta arreta
>> handituko lukeela. Benetako premia 20 ohekoa dela, eta hori Mendaroko
>> ospitala handituz zein ospital berria eginez konpondu daitekeela.
>>
>
>
>
>
>>  Esaten du ez duela posizionatzen, baina nik esango nuke posizionatu
>> dela. Mendaroko ospitala handitzeaz esaten dut, zerbitzua hor errazago
>> "manejatuko" litzatekeela.
>>
>
>
>
>
>> Eta bukaeran... "Mundu guztiak nahiko luke jarduera berri bat bere
>> herriarentzat, baina hori ez dago lotuta eskualdeak daukan beharrarekin.
>> Soldata igotzerik nahi duzun ala ez galdetuko balizute bezalakoa da hori.
>> Zer esango zenuke? Nik uste dut inbertsioetan lehentasunak markatu behar
>> dirala, zer esanik ez garaiotan".
>>
>>
>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/06/13/vecinos/debabarrena/en-la-comarca-de-debabarrena-hacen-falta-unas-20-camas-para-subagudos-esa-es-la-necesidad-real
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to