Enekok:
Ez dut oso ondo ulertzen agudos eta subagudos banaketa hori. Antza denez,
"la mejora del sistema requiere de un
modelo de hospitales, los de subagudos, que en coordinación con los médicos
de cabecera y enfermeras de atención primaria respondan a las necesidades
de atención continuada de los pacientes con enfermedades crónicas
complejas." Bada, horrela izango da (edo ez, auskalo)

"Agudo" eta "kroniko" kontzeptuak nahikua difusuak dira osasungintzan,
baiña kudeaketa asuntuetarako ondo datoz. Ertzak argi dagoz:
- Tallarrian frakturia egin daben bihargiña: AGUDUA.
- Diabetes dakan pazientia: KRONIKUA.

Arazua tarteko kasuak klasifikatzerako orduan dator. Adibidez: juan dan 20 urtian gerriko miñez sufritzen daben pazientia. Urte osuan kendu barik izaten dau miña, baiña batzutan jasangarrixa da eta beste batzutan, ostera, mobidu ezinda geratzen da. Urjentzietara allegatzen jatsu kamillan gerriko miñez. Paziente hau kronikotzat hartu geinke (20 urte daroialako miñez) baiña agudotzat bebai (miñan gorakadia daka), beraz SUBAGUDO etiketia sortzen da erdibide moduan.

Zaintzaren kostean inguruan diozunaren berdina esan dut nik. Atentzioa
deitu zidaten datuak: 822 euro vs 373 euro.
Ez dut ikusi datu gehiagorik. Eta uste dut edozein erabaki hartzeko puntu
garrantzitsua dela. Bat nator zurekin.
Asko ez naiz arduratu, baina informazioa gutxi dagoela iruditzen zait.

Ikusi biharko litzakez datu horretarako zeintzuk baremuak erabilli dirazen, baiña a priori eta osagille modura logikua eresten detsat koste diferentzixiari. Agudo batekin erabilli biharreko rekurtsuak (pertsonal nahiz materialak) garestixaguak dira, berez, kroniko eta subagudo batekin erabiltzen doguzenak baiño.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to