11.000 siñadura? Guzurra.
Azken udal elekziñuetan psoek 5000 +- boto atara zittuen, eta horrekin gehiengo 
absolutoa.
Doblia atera firmetan?
 
Iñork kontrolatu ditu firma bilketa hori?
Benetan, guztiz sinistezina emoten desta.
   Trebi.
 

 
Date: Wed, 24 Jul 2013 18:57:20 +0200
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Mendaroko ospitala handitu ala Eibarren berria egin

Ez dut uste datuak ematea, eta eskatzea, "eztabaida zenbaki-zopan urperatzeko 
ahalegina" denik. Esaldia polita geratzen den arren, nire ustez erabakiak 
hartzeko orduan, normalean datu kontrastatuak eskura izatea ondo dator. 
Eskertuko nituzke datu gehiago ere bai. 

Izan ere,  Sanchez Vallejoren "No es necesario un hospital cuando los tres 
comarcales están desocupados en un 20%" (http://tinyurl.com/bu762y6) aipatu 
zenuenean, irakurri eta pentsatu nuen lehen gauza zera izan zen: 
arrazoia nola demontre proposatu daiteke Ospital berria egitea daukaguna %20an 
libre badago! Zoratuta gaude? Astoak izan behar! 


Baina, joe datuak hasi bilatzen, konparatzen, ... eta kontua da Ospital batek 
bere oheen %20a, , inkluso gehiago, libre izatea ia derrigorrezkoa eta oso 
ohikoa dela lurralde zibilizatu samar batean! 


Edo kazetariak txarto ulertu zuen Vallejok esandakoa, edo datua nahasteko 
asmoarekin botata zegoen, edo ez du idearik ... ez dakit. 

Datuak ikusita "ez dugu Ospitalik behar Mendarokoa dugu" hori, apur zalantzan 
geratzen zait. Eta 20 oheko 5 ospital txiki  edo 140 oheko bat behar den, edo 
kokapena, edo subagudoseko horiek edo ez, ...


Beraz,zalantzak ditudala eta enfin ... jarraituko dudala gauzak zalantzan 
jartzen, sentitzen dut :-)



Nire posizionamendua...
 1)  Zuk bezala, nik ez dut sinatu Eibarko Ospitalaren aldeko eskaera hori. Ez 
duzu nire 
sinadura aurkituko Ospitalaren alde bildu ziren 11.000 sinadura horien artean.
Egia esan, sinadura 
bilketa kanpaina hori, zilegia baina nahiko kanpaina politikoa iruditu 
zitzaidan. Uste dut esana nuela.

Dena den, orain ikusita, esanguratsua iruditzen zait Eibarren 
11.000 sinadura jasotzea. Ez dut uste sinadura bilketa askok horrelako kopurua 
jaso dutenik Eibarren. Eta ezta - ez nekien -, alderdi politiko guztien aldeko 
- edo inor ez kontran - , jarrera duen ekimenik,

2) esan dut aurrerago ere, lurren kontua izan ezik (kostea, 
kontaminazioa, ... azkenean parkina izateko) gaiak ez ninduala asko 
kezkatzen,  Leirekin aurrerago aipatu dudan twitter-solasaldi batean hasi arte.

3) Ez dut asunto hau garbi ikusten eta horregatik nabil datuak eta iritziak 
jaso nahian. Zoritxarrez, askotan aurreiritziak baina ez nabil aurkitzen.


4) benetan posizionatzeko zenbait zalantza argitu beharko nituzke. 
Honako hauek, gutxienez:


a) "Hospital de subagudos" horiek behar dira behar dira ala ez? zentzua dute?
EAE 4 omen daude (Leza, Gorliz, Santa Marina eta Donostia).  5. bat behar da  
EAE?  
Zeren ez bada behar, ez badira behar, akabo eztabaida. 



Hospital de convalecencia, larga estancia, eta horrelako terminoak 
entzuna nituen, "subagudos" inoiz ez. Uste dut antzeko zerbait dela. (Baina ez 
nago horretan ere seguro)
Ez dakit inork irakurri duen Bideragarritasun Plan bat dago non 5. horren 
beharra defendatzen den: beharren arabera, aurrikuspenen arabera, eta abar. 



http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cknoti03/es/contenidos/nota_prensa/prensaosaki264/es_po264/adjuntos/PlanViabilidad.pdf



Noski, badakit bideragarritasun plana egin daitekela gauza baten alde, eta 
kontrakoaren alde.

Nire ezjakintasunean espero nuen entzutea joeren arabera hobe dela jendea etxea 
izatea, etxea tratatzea, merkeagoa delako, osasuntsuagoa delako, eta abar. 
Baina ez du inork hori esaten.




Edo Ospital mota horiek (subagudos, convalecencia, larga estancia, ...) osasun 
mapetatik kendu egin behar direla, baina inork ez du hori esaten.

Ala hobe dela 20 ohe Mendaron gehitzea, beste 20 Arrasaten, beste 15 
Zumarragan, 15 gehaigo Durango eta beste 10 Ondarroan?  5. hospital batean 
baino. Honetaz ez dut ezer entzun/ikusi.




Aitzitik, Euskadin "Cronicidad" delako horren erronkari aurre egiteko (Ikus, 
"Estrategia para afrontar el reto de la cronicidad en Euskadi" 
http://cronicidad.blog.euskadi.net/proyecto-estrategico/ ),  Seigarren 6. 
Ospital bat ere aipatzen da Gasteizen egin beharrekoa "Hospital de Subagudos 
del Hospital Universitario Araba "  
http://cronicidad.blog.euskadi.net/subagudos/  Ospital horren Plan funtzionala 
lantzen omen daude.


Total... behar dira Ospital hauek ala ez?



b) Egiteko dirurik dagoen jakitea.

Susmoa edo errealitatea dirudienez, momentu honetan dirurik ez dagoela da, ez 
aurrekonturik onartuta, .... Adjudikazio bat egin dela, baina aurreko gobernuak 
egindako "brindis al sol" izan zela, finantziazioa ondo lotu barik utzi zuela 
eta gaur egungo egoeran ezinezkoa dela horri aurre egitea, ez bada dirua ez 
dagoen beste.



Beraz punto pelota, ez badago dirurik, kitto.Ala... badago? 

c) eta asko ez luzatzeko berriro, faltatzen zaidan beste datu garrantzitsua 
aipatzea. Mendaro handitu eta 20 ohe gehiago egiteko modua omen dago. 
Laburbilduz, kotxeentzako lurazpiko parkina egin eta gaur eguneko kotxeen 
aparkalekuan Ospitala handitu eta 20 ohe gehiagorentzat lekua egin  2,1 miloi 
eurotan.  

Baina 110-140 oheko Ospital de subagudos hori egin beharra badago eta dirurik 
balego, egin daiteke Mendaron 110-140 oheko ospitala? edo Torrekuan edo 
Matsarian?

Ingurune kontua eta beste gauza asko, ez ditut oso argi, Torrekuako lur 
kutsatuak ez dirudite egokienak. Gorliz ezagutzen dut, leku zoragarrian dago 
Ospitala, baina lekutan dago neguan haraino joateko.  Komunikazio loturen 
garrantzia, garraioa, instalakuntzak, aipatzen dira txostenean, ...


Laburbilduz, ba hori, asko ez dizudala argitu eta zalantzaz beterik nagoela 
kontu honekin  :-) 
Eneko



2013/7/12 Oier Araolaza <[email protected]>

Eneko, ez dut zure jarrera ulertzen. 
Ospitala Eibarren egitearen kontrako jarrera oso oso minoritarioa izan da eta 
da Eibarren. Esana dut alderdi politiko bakarra ere ez dela horren kontra 
agertu. Ustez 11.000 sinadura batu dituzte horren alde. Zaila egiten zait 
sinestea hala izan denik, kopuru izugarria baita, baina halaxe aurkeztu dute. 
Okindegian sinadura eskatu zidatenean ez nengoela ados esan nion saltzaileari 
eta zur eta lur geratu zen. Ez zuen ulertzen nola egon nitekeen horrelako 
zerbaiten kontra. Posta zerrenda honetako laupabost lagun eta Sanchez Vallejo 
dira Eibarren ospitala egiteko ideiaren aurrean kontrako jarrera publikoki 
agertu dugun apurrak.



Bere garaian nire kezkak idatzi nituen 
proiektuaz:http://eibar.org/blogak/oier/eibarren-ez-dugu-ospitalerik-behar-mendarokoa-dugu




Sanchez Vallejok elkarrizketan honetan esandakoak oso gogorrak dira. 


http://www.ivoox.com/entrevista-a-juan-sanchez-vallejo-audios-mp3_rf_2005484_1.html




Jakina politikaria dela. Eta hain zuzen ere uste dut auzi hau auzi politikoa 
dela, goitik behera. Planteamendua, erabaki eta kanpaina erabat politikoak izan 
dira, momentu batean ere ez dira tekniko-sanitarioak izan. 



Nik ulertzen eta estimatzen dut zuk deabruaren abokatuarena egotem eta salsa 
sortzaile izaten hartzen dituzun lanak. Eta ulertzen dut baita ere soziologo 
trajea jantzita eztabaida zenbaki-zopan urperatzeko ahalegina. Baina dagoeneko 
nahikoa datu eta zenbaki eman dituzu, eta orain posizionatzeko ordua da. Datu 
guzti horiekin Eibarren ospitale berria eraiki behar dela defendatu nahi duzu? 
Kontrakoa? Benetan, ez naiz aklaratzen.





oier.

2013/7/5 Eneko Astigarraga <[email protected]>











: "No se puede justificar la construcción de hospital nuevo, cuando los tres 
hospitales comarcales -Hospital de Mendaro, Arrasate y Zumarraga- están entre 
el 22 por ciento (Mendaro) al 35 por ciento (Arrasate), sin ocupación, salvo en 
época de epidemia. " 
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130504/guipuzcoa/juan-sanchez-vallejo-necesario-20130504.html



 Datu gehiago aurkitu ditut honen inguruan, gertuagoak orain, EUSTAT-etik 
aterata:  "Indicadores de salud. Ocupación de las camas en hospitales de agudos 
(%)"



 Espainian: %20,9 libre (tasa ocupación %79,1)EAE-n: %22,8 libre (tasa 
ocupación %77,2)Alemanian:  %23,7 libre  (tasa ocupación %76,3) Frantzian: 
%26,3 libre  (tasa ocupación %73,7) 



Holandan:  %36,1 libre  (tasa ocupación %63,9)  Osea, Vallejok dioen, "sin 
ocupación entre el 22% (Mendaro) y el 35% (Arrasate)", kontrakoa dirudi arren, 
printzipioz nahiko normala dirudi "para hospitales de agudos" gure inguruan ere 
bai.



 Esate baterako, Arrasaten ematen omen den %35 librea izatea, bakarrik 
Holandak, Herbeereak, hobetzen du ("hobea", baldin bada) Datu hauekin, eta 
inguruko portzentaiak ikusita, Mendaro (%22) topera dagoela ematen du.



 Agian ezagutu edo kontrolatzen ez ditugun beste aldagai batzuk daude tartean, 
baina aipatzen dituen datuek ez dute ematen Vallejok ateratzen duen ondorio 
konkluientea ateratzeko. Uste dut Vallejo politikan ere ibilitakoa dela ;-)



Ezaguna da datu jakin batzuekin ondorio ezberdinetara ailegatzen dela jendea 
(hauteskunde osteko interpretazioak, adibidez) Zelan kontatzen diren,  
desberdinak dirudite :-D Iturria:



http://www.eustat.es/elementos/ele0006300/not0006317_c.html#axzz2YAnR05bd 
etahttp://eu.eustat.es/ci_ci/elementos/ele0006300/not0006317_e.html#axzz2YAsqDTBf




Eustat : Under Creative Commons License Eneko  



 Hau da, beste modu batera irakurrita %78 - %65 okupazioa dute. Eta tasa hori 
normala den ala ez, jakin behar dugu.





Google lagun, Venezuelan porcentaje de ocupación "En hospitales de 100-199 
camas 63% - 74 % dela jakin dut. 
( "ESTANDARES PARA LA PLANIFICACION Y EVALUACION DE HOSPITALES. VENEZUELA 
2010". Prof. Maiqui Flores. Gerente Hospitalario. Julio 2010)
 %22 - %35 libre izatea, epidemien kasuetarako edo beste zeozertarako 
segurtasun edo babes portzentaia da?, ala okupazio baxuaren seinale?






"la ocupacion normada está expresada en el rango 80%-85%"("Estadistica 
Descriptiva con enfasis en Salud Publica" liburutik, "Indices que miden la 
capacidad productiva de los recursos" atalean, 205 orrialdea  )





"Un índice de ocupación de 85% suele indicar una óptima utilización de recursos 
o que ha habido una demanda normal" (Mariano Sánchez Guzmán. Indicadores de 
gestión hospitalaria)





Beraz, nire ezjakintasunean, badirudi Mendaroko "%22 sin ocupación salvo en 
epoca de epidemia", portzentaia  nahiko estandarra da. Ez dago hutsik, besteak 
zioen moduan topera dagoela, eta handitu beharko zela,





Aldiz, %35 ez, hori altuegia da, datua hori bada ,Arrasateko Ospitalak ez du 
okupazio handirik. Zumarragakoa, ez dakigu.
Nioena, "ez-bideragarritasun" txostena behar dugula :-D





Eneko 







2013/7/5 Eneko Astigarraga <[email protected]>







Lehengo mezutik esana dago harritzekoa zela Eibarko Ospital hori egitea Lopezen 
Gobernua sostentzen zuen  PSE-PP itaun edo akordio politiko orokorrean  
agertzea.









Erabaki politikoa, autopista, errauskailu, eskola, ospital, energia-zentrala, 
... bezala. Egitea erabakitzea, edo ez egitea erabakitzea,
Gaia google bidez jarraituz, ikusi dut Osakidetzak lehiaketara atera zuela 
Ospitala egitea eta adjudikazioa egina dagoela dagoeneko. Ez 35.000.000 
eurotan, baizik eta 18.793.580 eurotan. Ikus:








CONSTRUCCIÓN DE UN HOSPITAL DE SUBAGUDOS EN EIBAR

Fecha de publicación del documento:  11/12/2012 15:30:26

Código del expediente:  G/000/20/0/0992/O001/0000/082012
Tipo de Anuncio:  Anuncio
Estado de la tramitación:  Formalización del contrato
Datos de adjudicación:
Razón social: UTE CYCASA CANTERAS Y CONSTRUCCIONES S.A./CONSTRUCCIONES ACR 
S.A./LURGOIEN S.A.









Plazo: 25 Meses
Precio: 18.793.580,61
Hemen 
dokumentazioa:http://www.euskadi.net/r33-2288/es/contenidos/anuncio_contratacion/exposakidetza19046/es_doc/es_arch_exposakidetza19046.html










Supongo Lopezen gobernuak ipini zuela martxan, kopromiso politiko horrengatik, 
baina ez dagoela dirurik egiteko, eta beharbada teknikoki ere ez dela egongo 
justifikatuta? Ez dakit, bideragarritasun txostena aurkitu dut, agian 
ez-bideragarritasun txostena egongo da? 








lio ederra, batez ere ospital hipotetiko lurren kontu harrrigarria gehitzen 
bazaio :-)
eneko













_______________________________________________

Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]

izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)



Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.             
                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to