Izango zenduen honezkero "Gure esku dago" mogimenduaren barri eta aitzen
emoten detsuet Eibarren be sortu dala herritarren arteko talde zabal bat
erabagitzeko eskubidiaren alde jendia mobilizatzeko. Hasteko, ekimen
nausi bat dogu 2014ko ekainaren 8rako: 123 kilometroko giza-katia
antolatzia Durangotik Iruñara. Ez da ez makala gure gaiñian hartu
doguna, baiña lortuko dogun esperantzan dihardugu bero-bero.
Taldia zabala da, askotarikua. Astelehenero batzen gara Kulturalian
arratsaldeko 7retan. Agertu nahi badozue.
Bixar arratsaldeko 6retatik aurrera Untzagan egongo gara, esku-orrixak,
pegatiñak, paiñeluak, loterixa katalana... eta antzeko materixala
zabaltzeko. bideua eta kantua be jarriko dogu.
Hemen zenbaitt lotura:
Gure esku dago ekimenaren web-a http://gureeskudago.net/eu/
Ekimenaren bideoa eta kanta http://www.youtube.com/watch?v=dAkHgqTYxl8
Twitterren https://twitter.com/GureEskuDago
Serafin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.