Serafin Basauri<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013(e)ko abenduak 19 22:54): > Izango zenduen honezkero "Gure esku dago" mogimenduaren barri eta aitzen > emoten detsuet Eibarren be sortu dala herritarren arteko talde zabal bat > erabagitzeko eskubidiaren alde jendia mobilizatzeko. Hasteko, ekimen nausi > bat dogu 2014ko ekainaren 8rako: 123 kilometroko giza-katia antolatzia > Durangotik Iruñara. Ez da ez makala gure gaiñian hartu doguna, baiña lortuko > dogun esperantzan dihardugu bero-bero. >
ekainan 8ko giza kate horretaz gain, beste ekimen "politikuagorik" be badago martxan? Independentziarako urratsen bat, bide-orriren bat, prozesua bideratuko daben erakunde modukoren bat... > Taldia zabala da, askotarikua. Astelehenero batzen gara Kulturalian > arratsaldeko 7retan. Agertu nahi badozue. > astelehenero? ia egunen batian agertzerik lortzen doten. Eta horretaz aparte, zein da ekimen honen hizkuntza-irizpidia? Eibarko aurkezpen-ekitaldirako kartelak, behintzat, lotsagarrixak ziran, euskeraz bezain beste erderaz. Jaurlaritzako nota ofizialak moduan. Dana oso "normala". Twitterreko kontuan be, gero eta español gehixago darabixe... Baina tira, Eibarko Bilduk ataratzen daben "Bolo-bolo" aldizkarixa be, gero eta erdeldunagua da. Harrittuta bezain etsitta... Tira, honezkero, harrittuta bez. a. > > Serafin > > > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
