Esan bihar neban, baiña pasau egin jata. Ekimena "gazta zati bat"en inguruan sortutakua da. Eibarren "San Blas zati bat".

Adixo.

Serafin

19/12/2013 22:54(e)an, Serafin Basauri(e)k idatzi zuen:
Izango zenduen honezkero "Gure esku dago" mogimenduaren barri eta aitzen emoten detsuet Eibarren be sortu dala herritarren arteko talde zabal bat erabagitzeko eskubidiaren alde jendia mobilizatzeko. Hasteko, ekimen nausi bat dogu 2014ko ekainaren 8rako: 123 kilometroko giza-katia antolatzia Durangotik Iruñara. Ez da ez makala gure gaiñian hartu doguna, baiña lortuko dogun esperantzan dihardugu bero-bero.

Taldia zabala da, askotarikua. Astelehenero batzen gara Kulturalian arratsaldeko 7retan. Agertu nahi badozue.

Bixar arratsaldeko 6retatik aurrera Untzagan egongo gara, esku-orrixak, pegatiñak, paiñeluak, loterixa katalana... eta antzeko materixala zabaltzeko. bideua eta kantua be jarriko dogu.

Hemen zenbaitt lotura:

Gure esku dago ekimenaren web-a http://gureeskudago.net/eu/

Ekimenaren bideoa eta kanta http://www.youtube.com/watch?v=dAkHgqTYxl8

Twitterren https://twitter.com/GureEskuDago

Serafin



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to