Tira ba, Eibartzaindiakuak, kontutxo bat:
"Eibarko euskara" liburuan, 345 orrixan, "Eibarren ez -rik menderagailua
erabiltzen" esaten da. Eta bardin 254 orrixan: "beste euskalki batzuetako -rik
eta -ak aukerak ezezagunak dira Eibarren, salbuespen bakanen bat salbu (esate
baterako pentsaurik)". Eta nik be, bardin esango neuke.
Baina gero San(to) Toribion "Ibiltarixanak" liburuan nahikotxo "-rik" ikusi
dot, adibide franko, orduan preguntak:
- hor esaten dan "salbuespen bakanen bat"..., igual "salbuespen askotxo"
esan gura dau?
- Toribiok be bere liburua edertu gurarik, halakuak sartzen zittuan nahiz
ta ohikuak ez izan?
- Toribion sasoian ez ziran arraruak eta gaur egun arrarogotu egin dira?
- ...?
Ia ba Eibartzaindikuak (Asier, Aintzane...) ez ete daben bakaziñorik hartu eta
neri erantzun gura daben.
Ondo bizi danok.
Imanoltxu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.