Adibidiak ondoren, adibidiak danak dira "Ibiltarixanak" liburuan 1993ko ediziñokuak:
Trébiño - Ártetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko apirilak 18 00:56): Tira ba, Eibartzaindiakuak, kontutxo bat: "Eibarko euskara" liburuan, 345 orrixan, "Eibarren ez -rik menderagailua erabiltzen" esaten da. Eta bardin 254 orrixan: "beste euskalki batzuetako -rik eta -ak aukerak ezezagunak dira Eibarren, salbuespen bakanen bat salbu (esate baterako pentsaurik)". Eta nik be, bardin esango neuke. Baina gero San(to) Toribion "Ibiltarixanak" liburuan nahikotxo "-rik" ikusi dot, adibide franko, orduan preguntak: adibideren bat? - Pentsaurik (hau zuen liburuan jarrittako salbuespena): - "Pentsaurik txarrena" (eta kasu gehixago), Ibiltarixanak, 68 or. - Lagarik: -"Lagarik mendixa", 228 or. - Harriturik: - "zan dana arriturik", 255 or. - Bihurturik: - "Zeus bihurturik utsera", 287 or. - Etorririk - "Juda berera etorririk", 393 or. - Laztandurik - "Jan biarrian laztandurik amagiarrebia", 397 or. - Samurturik - "eta andrazkuak, samurturik, esaten zetsen alkarri, 397 or. - Deitturik - "eta Dabidek deitturik bere mahaira", 405 or. - Agerturik - "Daviden alegiñak alperrikuak agerturik", 405 or. Eta beste hiru bidar adibide gehixago be azaldu neikizun. Esaidazu eta bidaliko dotzut. Hortik aparte bertan ziran baina markatu ez ditturan adibidiak. Horixe, dudia beti izango dogu, Toribion sasoian nahiko normalak ziran, edo berak ezagutu eta liburua edertu gurarik (askotxo) sartuak diran. Ondo segi. Seguru bakaziñuak ondo merezi dittuzun. Imanoltxu. - hor esaten dan "salbuespen bakanen bat"..., igual "salbuespen askotxo" esan gura dau? izan leikek... - Toribiok be bere liburua edertu gurarik, halakuak sartzen zittuan nahiz ta ohikuak ez izan? hori nahiko seguru. - Toribion sasoian ez ziran arraruak eta gaur egun arrarogotu egin dira? hori be izan leikek. esango neukek, antzina, hedadura zabalagoko fenomenua zala. - ...? Ia ba Eibartzaindikuak (Asier, Aintzane...) ez ete daben bakaziñorik hartu eta neri erantzun gura daben. bakaziñuetatik ;-) a. Ondo bizi danok. Imanoltxu. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
