Istoria kurioso bat. Arrateko festatan elkartu dira Elgoibar eta Eibarko gazteak, haserretu dira, atera dituzte ezpatak eta zist eta zast, zaurituak han eta hemen eta mallabiar batek labankada eraman du kokotean.
1620an gertatutakoa, eta tartean dantza bat, lekaio-dantza zegoenez, horren berri jaso dugu dantzan-en, Olaiz AgirrebeƱa gure dantzari eta historialariak idatzitako artikuluan. Berez udaleko artxibozainak, Yolanda Ruiz-ek aurkitu, transkribatu eta Eibar aldizkarian argitaratutako kontua da hau, baina guk Arraten dantzan eta ezpatekin "jolasean" jarraitzen dugunez, istoria geurera ekarri dugu. http://dantzan.eus/kidea/olaiz/arrateko-soka-dantzari-ezpatadunak Tartean aipamen berezia du gatibu beltz batek, Yolandaren esanetan inguruotan ezagutzen den beltz baten lehen aipamena. Juan Martin Muskotegi Zabala elgoibartarrak esklabu beltza omen zuen, eta borroka-sesioan ez omen zen bera atzean geratzekoa. oier. -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
