Historixa zoragarrixa da! Bueno, gaur egungo ikuspegittik! Orduan, seguru, tragedixa hutsa!
leire Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urtarrilak 8 11:58): > > Istoria kurioso bat. Arrateko festatan elkartu dira Elgoibar eta Eibarko > gazteak, haserretu dira, atera dituzte ezpatak eta zist eta zast, zaurituak > han eta hemen eta mallabiar batek labankada eraman du kokotean. > > 1620an gertatutakoa, eta tartean dantza bat, lekaio-dantza zegoenez, > horren berri jaso dugu dantzan-en, Olaiz AgirrebeƱa gure dantzari eta > historialariak idatzitako artikuluan. Berez udaleko artxibozainak, Yolanda > Ruiz-ek aurkitu, transkribatu eta Eibar aldizkarian argitaratutako kontua > da hau, baina guk Arraten dantzan eta ezpatekin "jolasean" jarraitzen > dugunez, istoria geurera ekarri dugu. > > http://dantzan.eus/kidea/olaiz/arrateko-soka-dantzari-ezpatadunak > > Tartean aipamen berezia du gatibu beltz batek, Yolandaren esanetan > inguruotan ezagutzen den beltz baten lehen aipamena. Juan Martin Muskotegi > Zabala elgoibartarrak esklabu beltza omen zuen, eta borroka-sesioan ez omen > zen bera atzean geratzekoa. > > oier. > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
