Eibartar-elgoibartarren arteko amorru hori ziur aski gertu dauden herrien
artean ohikoa izango zen.
Joe, bidali duzun lotura irakurrita, Eibar-Elgoibar aldean armagintzan
ezezik esklabuen jabetzan nahiko puntan ibili ginen...
oier.



2015-01-08 12:53 GMT+01:00 Eneko Astigarraga <[email protected]>:

> Atzo irakurri nuen, historia deigarria dantzen inguruan. Atentzioa deitzen
> du  norainokoa zen elgoibartar eta eibartarren arteko amorru edo leia.
> Zeozer gehiago egon behar du atzean, ez dakit.
> Beltzarena ez hainbeste, entzuna edo irakurria. Eta dokumentatua egon
> behar duela iruditzen zait.
> Ikus : http://www.euskosare.org/kultura/esclavitud_vascos
> Euskaldunak esklabu bezala, eta esklabu jabeak garai horietan gutxi gora
> behera. Artikuluan, elgoibartarrak ( Domingo de Guelasoro, adibidez) eta
> eibartarrak (Isasitarrak adibidez) aipatzen dira.
>
> Apur bat off topic, baina elgoibartar eta eibartarren artean dantzan ez
> ezik futbol partidetan ere ematen zen leia sanoagotxoari buruz atzo
> irakurri zuena aipatu dit batek. Lerun zaharrean gertatutakoa omen da eta
> 90 urte dituen Luis Mari Cendoyak kontatutakoa da *"....el delantero del
> Elgoibar amagó con rematar con la cabeza, pero marcó con el puño. Al acabar
> el partido, su entrenador se acercó al vestuario del Eibar para hablar con
> el portero azulgrana. Le preguntó si realmente el gol había sido mano y al
> contestarle que sí, le soltó un puñetazo a su propio jugador por tramposo".*
>
> Ama elgoibartarra eta aita eibartarra daukat, etxe barrukoak ez ditut
> kontatuko  :-)
>
>
> Eneko
>
>
> 2015-01-08 11:58 GMT+01:00 Oier Araolaza <[email protected]>:
>
>>
>> Istoria kurioso bat. Arrateko festatan elkartu dira Elgoibar eta Eibarko
>> gazteak, haserretu dira, atera dituzte ezpatak eta zist eta zast, zaurituak
>> han eta hemen eta mallabiar batek labankada eraman du kokotean.
>>
>> 1620an gertatutakoa, eta tartean dantza bat, lekaio-dantza zegoenez,
>> horren berri jaso dugu dantzan-en, Olaiz Agirrebeña gure dantzari eta
>> historialariak idatzitako artikuluan. Berez udaleko artxibozainak, Yolanda
>> Ruiz-ek aurkitu, transkribatu eta Eibar aldizkarian argitaratutako kontua
>> da hau, baina guk Arraten dantzan eta ezpatekin "jolasean" jarraitzen
>> dugunez, istoria geurera ekarri dugu.
>>
>> http://dantzan.eus/kidea/olaiz/arrateko-soka-dantzari-ezpatadunak
>>
>> Tartean aipamen berezia du gatibu beltz batek, Yolandaren esanetan
>> inguruotan ezagutzen den beltz baten lehen aipamena. Juan Martin Muskotegi
>> Zabala elgoibartarrak esklabu beltza omen zuen, eta borroka-sesioan ez omen
>> zen bera atzean geratzekoa.
>>
>> oier.
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to