Eibarko zine parrokialak... bat baino gehiago egon zen ezta?

Ni Karmelitetara joaten nintzen, igande bazkalosteetan. Bud Spencer eta
Terence Hill-enak, eta antzeko gauza arinak jartzen zizkiguten. Behin,
programatzaileak, batek daki zergatik, hau jarri zuen: Conspiración de
Silencio. Amaitu zenean sentsazio bitxi eta berria izan nuen: "OSO pelikula
ONA izan da."

Urte askoren buruan, jatorrizko izenburua oso desberdina zuela jakinik (Bad
Day at Black Rock) euskaratu egin dut.

http://azpitituluak.com/euskaraz/1420882048

Spencer Tracy protagonista duen western bat da (20. mendean kokatua, hala
ere).  Berrikustean ez dit umetako inpresioa errepikatu, baina Western
sendo sendo bat da, hori bai, eta horregatik bere eskema klasiko eta
bikainak ezagunak zaizkit honezkero, umetan berriak zitzaizkidan bitartean.

Disfrutatu, nahi duzuenok.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to