Ikusten dot goguan dakazuela Amañakua “munizipala” bihurtu baino lehenagokoa. 
“Munizipala” edo bihurtu zanian sesiñua astero egoten zan, galderia: ¿segitzen 
dau? ¿kendu egin eben halako baten? Uste dot Amañan bizitzera laga netsanian 
pista galdu netsala.

 

Imanol.

 

De: leire narbaiza arizmendi [mailto:[email protected]] 
Enviado el: domingo, 11 de enero de 2015 19:54
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Zine parrokialekoak

 

Zelan aldatu diran kontuak!

Ni, juatekotan, Karmelitetara, baina mojekin urean behin edo , Amañara. Bertan 
Tarzan ikusi genduala dakat goguan!

Amaya be goguan! antzokixa zan eta buru handiren bat edo altoren bat tokau 
ezkero aurrian ez zeguan arazorik, aldapara nahikotxo zekan eta!  

 

Lehen zinia pobriendako be bazan, gure amak eta kontatzen dabe sesiño dobliak 
oso diru gitxin truke!



Leire, amama kipuleta

 

Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urtarrilak 11 
17:15):

Nik erromatarrenak ikusten nituen Karmelitetan. ;-)

Akordatzen naiz garai hartan 7 zinema geneuzkala Eibarren:

Untzaga, Coliseo, Amaia, Capitol, Rialto eta elizaren Amaña eta Karmelitak. 
Gainera, Kultukoa ya itxita, eta Unibertsitate laboralean zineforuma!

Gari cebolleta

El 11/01/2015 16:39, "Asier Sarasua" <[email protected]> escribió:

 

Neu be beti Karmelitetara.
Nere sasoian, ostera, Louis de Funesen guztiak ikusi genduazen.
Karmelitetako onena, pelikuletako deskantsua, hango
litxarrerixa-kiosko txiki-txikixan lau txakur txiki gastatzeko.

a.



Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi
zuen (2015(e)ko urtarrilak 11 15:07):
> Eduk:
>>
>> Ni Amañako eta Karmelitetako zinemetara joatzen nintzen. Nahiago nuen
>> Karmelitetakoa urrutiago egon arren. Bietan ziren filmak serie-Zkoak,
>> baina
>> karmelitetan ganberroagoak-edo. Han ikusi nituen Godzillaren jatorriko
>> film
>> guztiak (misilak maketa ziztrinak ziren eta kea gorantz botatzen zuten;
>> eta
>> grazia zuten horregatik).
>
> Nik "El ladron de Bagdad" (1940) ikusi najuan Karmelitetan. Ez nekan
> zinerako ohittura haundirik, baiña aittak ixa-ixa agindu egin zestan
> juateko, protagonistia Sabu zala ta... imajinatzen dot berak umetan
> ikusittakua zalako. Gustau jatan, efekto espezial asko-eta... umiendako ona
> http://youtu.be/fIqyYVAAK24
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://www.abante.eus
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to