2015-01-12 13:25 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:

>   1970eko hamarkadan umeak asko joaten ginen zinera Eibarren.
>
> Hasieran ikastolatik eramaten gintuzten, domund programaren barruan.
> Horrela ikusi genituen El Zorroren pelikula asko Capitolen, eta Mujercitas
> 8 urterekin Rialton.
>
> Domeketan zine infantila 3etan zen Capitolen eta Amaian....
>

ze kontakizun polita,  Elena.

Nik esango nuke Amaian eman zuten azken pelikula Win Wenders-en "Paris
Texas" izan zela eta 18 urterekin ikusi nuela...

Star Wars-en estreinaldia gogoratzen dot Coliseuan ikusi izan bai.

Aspalditik gogoratzen dudan anekdota bat... ez dakit egia den ala ez.
Amañako proiekzionista zela Jesus Mari Agirre alkate jeltzale izandakoa.
Eta entusiasta batzuek zeukaten zineklub zaharrean ere (han zebiltzan Juan
Aldai, Julio Calleja??) izaten zela proiekzionista... Ba, halako batean, ez
dakit ze ziklo estranbotiko egin zuten haiek, eta Deep Throat (Garganta
Profunda) klasiko zaharra ematea tokatu zenean, Agirrek "kontzientzia
objezioa" egin zuela.



> Goizean kartelerak ikustera joan, eta gustokoena aukeratzen genuen.
> Capitolen Mi amigo el fantasma gogoratzen dut, eta Amaian, El mago de Oz.
> 10 pezeta balio zuen sarrerak.
>
> Gerotxoago Karmelitetara joaten hasi ginen. Orain pentsa ezina dena:
> Urkitik 9-10 urteko ume koadrilla zinera oinez Karmelitetara, bakarrik,
> normala zen.
>

Bidebarrieta behetik Zezenbideko ikastolara be bai, 6 urterekin.

-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to