Harpidedun berria daukagu, honela aurkeztu du bere burua: "Enrike izenez, Eibarko Sosola dut bizitoki eta bizibide. 67an jaioa, 16Hako baserri honek harrapatu ninduen txikitatik. Biologia Ikasketak amaitu eta etxaldean sartu nintzen burubelarri. Gaur egun ardi-gaztaia eta ogia egitetik bizi naiz Aizpea, Uxue eta Manex-ekin batera. Umetan ixila nintzela-ta larri ziren gurasoak: mutua ote ? Halako baten, Josek, aittajaunak haserre sententzia bota zuen arte : "lagaixozue bakian, esagoitxu esan biharrekuak berak nahi dabenian". Orain berriz, esatekoak entzuteko etxebueltan inor ez-eta, BLOG-a behar."
--- Eibar.org-eko partaide egin eta bloga irekitzeko gogoa ere azaldu du Enrikek, eta laster bideratuko diogu hori. Enrikeren e-posta <[email protected]> da, eta dirudienez "Sosola Baserria" eran agertu daiteke bidaltzaile gisa zuen postontzietan. Baina nonbait baserri osoaren izenean, Enrike izango da bidaltzailea. Ongi etorri, Enrike, eta parte-hartzeko badakizu, [email protected] helbidera idatzi. Luistxo (Arrateko Amaren izenean, zuen zaindari onena)
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
