Eguerdi on: Animo asko Elena eta Eibartar guztiontzat!
Atzo malkoak irten zitzaizkidan Urkizun jendia ''Txoriak txori'' abesten entzutian. Asko zaindu! Koldo El mar., 24 mar. 2020 a las 19:15, marijo deogracias (<[email protected]>) escribió: > Elena! Zer moduz? > Eskerrik asko kontatzeagatik; egia esateko, total despistatuta nabil posta > zerrendarekin. > Esan dizueten bezala, indartsu sumatzen zaizu mezuan, hortaz, segi horrela! > Ezpain gorriena irakurrita, etorri zaidan irudia izan da Kontxako > aldageletan ehunka emakume ezpainak pintatzeko izpilu zati baten bila > :))))))) Baina han ere egin genuen modua;-p > Patxuak, guapa! > M. > > >> Message: 2 >> Date: Sat, 21 Mar 2020 09:30:41 +0000 >> From: Elena Laka <[email protected]> >> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> >> Subject: [eibar] Itxialdia >> Message-ID: >> < >> db7pr03mb466771aba6d52c14b6c00961df...@db7pr03mb4667.eurprd03.prod.outlook.com >> > >> >> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-15" >> >> >> >> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez, >> kontatu egingo dizuet: >> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan. >> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta >> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren >> 1ean iragarri zidatena. >> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur >> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak >> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat. >> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren >> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute >> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99 >> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak >> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez, >> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak, >> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala >> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen. >> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik >> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren >> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak, >> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz, >> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago >> presarik. >> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre >> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila >> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka, >> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen, >> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste >> dudana. >> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. >> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora >> ematen du. >> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia >> bukatzen denean. >> Mx >> Elena >> >> > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
