❤️😍👏👏 El mié., 25 mar. 2020 12:07, Koldo Edorta Carranza <[email protected]> escribió:
> Eguerdi on: > > Animo asko Elena eta Eibartar guztiontzat! > > Atzo malkoak irten zitzaizkidan Urkizun jendia ''Txoriak txori'' abesten > entzutian. > > Asko zaindu! > > Koldo > > > El mar., 24 mar. 2020 a las 19:15, marijo deogracias (<[email protected]>) > escribió: > >> Elena! Zer moduz? >> Eskerrik asko kontatzeagatik; egia esateko, total despistatuta nabil >> posta zerrendarekin. >> Esan dizueten bezala, indartsu sumatzen zaizu mezuan, hortaz, segi >> horrela! >> Ezpain gorriena irakurrita, etorri zaidan irudia izan da Kontxako >> aldageletan ehunka emakume ezpainak pintatzeko izpilu zati baten bila >> :))))))) Baina han ere egin genuen modua;-p >> Patxuak, guapa! >> M. >> >> >>> Message: 2 >>> Date: Sat, 21 Mar 2020 09:30:41 +0000 >>> From: Elena Laka <[email protected]> >>> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> >>> Subject: [eibar] Itxialdia >>> Message-ID: >>> < >>> db7pr03mb466771aba6d52c14b6c00961df...@db7pr03mb4667.eurprd03.prod.outlook.com >>> > >>> >>> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-15" >>> >>> >>> >>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez, >>> kontatu egingo dizuet: >>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan. >>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta >>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren >>> 1ean iragarri zidatena. >>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. >>> Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta >>> ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua >>> niretzat. >>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez >>> diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute >>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99 >>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak >>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez, >>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak, >>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala >>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen. >>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik >>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren >>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak, >>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz, >>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago >>> presarik. >>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre >>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila >>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka, >>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen, >>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste >>> dudana. >>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. >>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora >>> ematen du. >>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia >>> bukatzen denean. >>> Mx >>> Elena >>> >>> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
