Aupa, Oier! Baliteke sordinak frekuentzia batzuk jatea, mututzea, eta beste batzuk ez, eta beste hauek dezibelioak neurtzeko aplikazioari antzeko indarra ematea. Baxu bati grabeak behetik ebakiz gero, gauza bera gertatuko litzatekeela iruditzen zait, ez litzateke burrunba eraikuntzako solidoetatik zabalduko, baina gelan eta inguruan oraindik nahiko ozen adituko litzateke. Ez dakit balioko dizun… Edonola ere, zeure esperientziak balio du edozergatik izanik ere. Eutsi albokari!!! > El 9 ene 2026, a las 16:49, Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> > escribió: > > Ieup! > > Hamen musikero eta farandulari batzuk dagozela aprobetxauta, galdera tekniko > bat. 🙂 > > Albokiandako sordina bat egitteko aprobak egitten nabil. Nere ustez, ba > dabil: albokia hutsian jotzen dotenian, ESKANDALO PUTIA DA. Sordiniakin joten > dotenian, ostera, soiñua nabarmen motelagua da eta auzokidiak ez jataz > etortzen kutxilluekin ni hiltzera. > > BAIÑA: inbento zoragarri honen utilidadia neurtu nahi dotenian, telefonuan > ipiñi doten dezibelio-neurtzeko-aplikaziñuak balore BARDIN BARDIÑA emoten > dau, sordiniakin zein sordina barik. WTF??? Dezibeliotan ez badira, ze > parametrokin neurtu biharko neuke sordinian efektua? > > -- > **** > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA > > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
