Zelako itxura ona. :-) Seguru zeu horko habituala zarala Gari, bakarrik edo Melissa & The Jacksekin. Hain zuzen be, hamen ez baiña Galizian ondiok nahikua korrientia da hori (musika bako tabernak, espontaneuekin jo ta jo). Ez dakadaz ahaztutzeko "Heicho de Dar Queridiña" taberna enxebria (Anceu) eta Adolfona (Canovas, Rodrigo eta Guzmanen laguna) Bueun. Horra be juan biharko gara ba. Baiña neuk hor albokia jotzeko, Louron laguna egittiaz aparte, HOBETO ikasi biharko neuke, jajaja...

****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

2026/1/11 12:04(e)an, Gari Araolaza igorleak idatzi zuen:
Aupa Oier!

Alfonek azaleratutakoez gain, esango nuke telefonoetako dezibelio neurgailuak ez direla oso fidagarriak. Bolumen maila baxu batekin agian bai, baina puntu batetik aurrera uste dot telefonoaren mikrofonoa saturatu eta neurketak kakaztu leikezela.

Sordina horren efektua tajuz neurtu nahiko bazenu, hemen gomendio bat:

Durangon bada "The 80's"  izeneko taberna tematiko bat, galiziar jatorriko Ondarrutar batek kudeatutakoa, garai batean Ondarroan taberna eukitakoa bera. Gaineko bizilagunen eskaeragatik dezibelioak neurtu (eta musika aparatua blokeatzeko) tresna bat jarrita dauka tabernan, eta bezero guztiek daukate neurgailu hori bistan. Aukera daukazun egun batean handik pasa zeinke alboka eskuan, tabernako aire otxentiarraz gozatu, Louro-ren lagun egin (hala dauka abizena Ondarrutarrak) eta neurgailu fidagarri batekin probatu zeinke sordina horren efektua.

https://the80sdurango.com/
Arriluzea kalea, 15, 48200 Durango

Laster arte

Gari

Hau idatzi du Alfonso Guillo ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (17:25)):

    Aupa, Oier!
    Baliteke sordinak frekuentzia batzuk jatea, mututzea, eta beste
    batzuk ez, eta beste hauek dezibelioak neurtzeko aplikazioari
    antzeko indarra ematea.
    Baxu bati grabeak behetik ebakiz gero,
    gauza bera gertatuko litzatekeela iruditzen zait, ez litzateke
    burrunba eraikuntzako solidoetatik zabalduko, baina gelan eta
    inguruan oraindik nahiko ozen adituko litzateke.
    Ez dakit balioko dizun…
    Edonola ere, zeure esperientziak balio du edozergatik izanik ere.
    Eutsi albokari!!!
    > El 9 ene 2026, a las 16:49, Oier Gorosabel Larrañaga
    <[email protected]> escribió:
    >
    > Ieup!
    >
    > Hamen musikero eta farandulari batzuk dagozela aprobetxauta,
    galdera tekniko bat. 🙂
    >
    > Albokiandako sordina bat egitteko aprobak egitten nabil. Nere
    ustez, ba dabil: albokia hutsian jotzen dotenian, ESKANDALO PUTIA
    DA. Sordiniakin joten dotenian, ostera, soiñua nabarmen motelagua
    da eta auzokidiak ez jataz etortzen kutxilluekin ni hiltzera.
    >
    > BAIÑA: inbento zoragarri honen utilidadia neurtu nahi dotenian,
    telefonuan ipiñi doten dezibelio-neurtzeko-aplikaziñuak balore
    BARDIN BARDIÑA emoten dau, sordiniakin zein sordina barik. WTF???
    Dezibeliotan ez badira, ze parametrokin neurtu biharko neuke
    sordinian efektua?
    >
    > --
    > ****
    > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
    >
    >
    >
    > ________________
    > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
    [email protected]


    ________________
    Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to