Mugikorren mikroak soinua izugarri konprimitzen du. Pentsa, jendeak nahikoa urrutitik hitz eginez komunikatzen dela. Honek esan nahi du ahul diharduena gertu-gertu ekartzen duela.
Alboka sordinarekin ere indartsu jarriko duela, alegia. Gure ustez, Oier. Ez utzi jotzeari. Alfonso Aupa Oier!
Alfonek azaleratutakoez gain, esango nuke telefonoetako dezibelio neurgailuak ez direla oso fidagarriak. Bolumen maila baxu batekin agian bai, baina puntu batetik aurrera uste dot telefonoaren mikrofonoa saturatu eta neurketak kakaztu leikezela.
Sordina horren efektua tajuz neurtu nahiko bazenu, hemen gomendio bat:
Durangon bada "The 80's" izeneko taberna tematiko bat, galiziar jatorriko Ondarrutar batek kudeatutakoa, garai batean Ondarroan taberna eukitakoa bera. Gaineko bizilagunen eskaeragatik dezibelioak neurtu (eta musika aparatua blokeatzeko) tresna bat jarrita dauka tabernan, eta bezero guztiek daukate neurgailu hori bistan. Aukera daukazun egun batean handik pasa zeinke alboka eskuan, tabernako aire otxentiarraz gozatu, Louro-ren lagun egin (hala dauka abizena Ondarrutarrak) eta neurgailu fidagarri batekin probatu zeinke sordina horren efektua.
Arriluzea kalea, 15, 48200 Durango
Laster arte
Gari Hau idatzi du Alfonso Guillo ( [email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (17:25)): Aupa, Oier!
Baliteke sordinak frekuentzia batzuk jatea, mututzea, eta beste batzuk ez, eta beste hauek dezibelioak neurtzeko aplikazioari antzeko indarra ematea.
Baxu bati grabeak behetik ebakiz gero,
gauza bera gertatuko litzatekeela iruditzen zait, ez litzateke burrunba eraikuntzako solidoetatik zabalduko, baina gelan eta inguruan oraindik nahiko ozen adituko litzateke.
Ez dakit balioko dizun…
Edonola ere, zeure esperientziak balio du edozergatik izanik ere.
Eutsi albokari!!!
> El 9 ene 2026, a las 16:49, Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> escribió:
>
> Ieup!
>
> Hamen musikero eta farandulari batzuk dagozela aprobetxauta, galdera tekniko bat. 🙂
>
> Albokiandako sordina bat egitteko aprobak egitten nabil. Nere ustez, ba dabil: albokia hutsian jotzen dotenian, ESKANDALO PUTIA DA. Sordiniakin joten dotenian, ostera, soiñua nabarmen motelagua da eta auzokidiak ez jataz etortzen kutxilluekin ni hiltzera.
>
> BAIÑA: inbento zoragarri honen utilidadia neurtu nahi dotenian, telefonuan ipiñi doten dezibelio-neurtzeko-aplikaziñuak balore BARDIN BARDIÑA emoten dau, sordiniakin zein sordina barik. WTF??? Dezibeliotan ez badira, ze parametrokin neurtu biharko neuke sordinian efektua?
>
> --
> ****
> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
|