Eskerrik asko, Oier! Zure mezuari esker izan dut elkarrizketaren berri.
Eskarmentu handiko kazetaria da Zaloa Iturbe, ohitua dago horrelako makarradekin; esango nuke gustuko dituela. Bestalde, harremana dut M.U. sortzez lekeitiar orain eibartartuarekin, eta diost aldaketarekin ikaragarri irabazi duela. Ez dakit bat zatozen. Hau idatzi du Oier Gorosabel LarraƱaga ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (16:49)): > Bestalde, zelako makarria zaran Markos. Kazetari gaixua! Bere arpegixa > ikusi nahiko neukian, elkarrizketa horretan. š > > " > *Izenburutik hasita, erlijioari aipamena egiten dion liburua da. > Hasieratik izan duzu argi kontatu gura zenuen hori? *Inoiz ez dakizu > guztiz ondo zergatik egiten duzun egiten duzuna; adibidez, zergatik idazten > duzun. Ez dut uste nik idatziko nukeenik, emaztea idazle ez banu. Dena den, > badut jendaurrean adierazteko moduko arrazoi bat: Bermeoko Institutuan > ikusi nuen katolikoen pribilegioek berdintasun-printzipio demokratikoa > hausten dutela. Horrela, liburuaren helburua etikoa litzateke, > berdintasunaren alde egitea. Hala ere, batek daki, seguru Freudek susmatuko > lukeela ezkutuko eta benetako helburua famosoa izatea dela, eta etika eta > hori guztia ez dela mozorroa baino." > > > https://busturialdea.hitza.eus/2026/01/09/liburuaren-helburua-etikoa-litzateke-berdintasunaren-alde-egitea/ > > -- > **** > Oier GOROSABEL LARRAĆAGA > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
