Azpimarratzen den liburu horietakoa da. Esaterako, iruzurraren eta
literaturaren goresmena: “iruzurra ez balitz amodioaren gasolina, gizakien
artean bezala ziminoenean ere, literaturaren bi heren desagertuko lirateke.
, eta bizitzaren piperra”.

Hori bai, nire liburuan falta dira hainbat orritako letrak: 70,71,74,75,78
eta 79. :-)

Hau ere azpimarratua, nahiz eta zergatiaz, “sakonagoa” berbaren
zergatiaz, gehiago irakurtzea espero nuen: “Txillardegi bi genituzke
gutxienez: bata Berrian eta Garan izkribu koherenteetan borroka armatuaren
kontrako argudioak garatzen dizkiguna eta bestea, sakonagoa, Antton
Ihartzegarairen aldarteekin bat egiten duena”.

Gustura irakurri dut liburua. Irakurtzera ohituta ez nagoen liburu mota
bat. Aupa Markos!




*-------------Iban Arantzabal Arrieta*
Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
[email protected] / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
<http://www.goiena.eus>*


Mikel Iturria <[email protected]> erabiltzaileak hau idatzi du (2026
ots. 11(a), az. (19:31)):

> Arratsalde on.
>
> Txillardegiren omenezko ekitaldira etorri zen auzora Markos. Eta bertan
> egin nuen topo berarekin (auzoan, ez omenaldian).
>
> Total: Ni, laiko liburuaren ale batekin etxeratu nintzela.
>
> Eta erraz irakurri dut liburua.
>
> Nik ez dut paperjale erabiltzen, baina bai egingo dudala hemen propaganda,
> Oierrek zabaldutako hariari tiraka.
>
> Iturri
>
> Markos Zapiain <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2026 ots.
> 11(a), az., 11:05):
>
>> Hori subidoia, Oier!
>>
>> Ni, laiko baino hurbilago zagok tostoi filosofikotik Txillardegi
>> hizkuntzalari, askoz be profesoralagua dok. Kontuz beraz! Leiduz gero, oin
>> dekoan nire irudi ona arrakalatuko jak.
>>
>> Paperjalen egindako propagandak dexente igo ditik Ni, laikoren salmentak,
>> eta justizia-senak eskatzen zidak egile-eskubideak hirekin konpartitzea,
>> bazkari baten edo.
>>
>> Eskerrik asko ostabe, eta besarkada handi bat!
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
>> erabiltzaileak (2026 ots. 9(a), al. (23:04)):
>>
>>> Jo tio, benetan: liburua tostoi filosofiko bat izango zala pentsatzen
>>> neban, eta... astebetian iruntsi dot! Egunero harrapatzeko desiatzen.
>>>
>>> Trukulentzia eta eskatologia maisuki erabiltzen dozuz, azpixan doian
>>> mezua ondo helarazteko.
>>>
>>> Oin penaz nago, egunan amaieran zer irakorriko!
>>>
>>> OH WAIT! Txillardegi be hor dakat. Banajoiak hastera.
>>>
>>> BBE, paperjale.eus-en sartu zaittut:
>>> https://paperjale.eus/book/97153/s/ni-laiko
>>>
>>> ****
>>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>>
>>> 2026/1/10 10:09(e)an, Markos Zapiain igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Eskerrik asko, Oier!
>>>
>>> Zure mezuari esker izan dut elkarrizketaren berri.
>>>
>>> Eskarmentu handiko kazetaria da Zaloa Iturbe, ohitua dago horrelako
>>> makarradekin; esango nuke gustuko dituela.
>>>
>>> Bestalde, harremana dut M.U. sortzez lekeitiar orain eibartartuarekin,
>>> eta diost aldaketarekin ikaragarri irabazi duela.
>>>
>>> Ez dakit bat zatozen.
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
>>> erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (16:49)):
>>>
>>>> Bestalde, zelako makarria zaran Markos. Kazetari gaixua! Bere arpegixa
>>>> ikusi nahiko neukian, elkarrizketa horretan. 😂
>>>>
>>>> "
>>>> *Izenburutik hasita, erlijioari aipamena egiten dion liburua da.
>>>> Hasieratik izan duzu argi kontatu gura zenuen hori? *Inoiz ez dakizu
>>>> guztiz ondo zergatik egiten duzun egiten duzuna; adibidez, zergatik idazten
>>>> duzun. Ez dut uste nik idatziko nukeenik, emaztea idazle ez banu. Dena den,
>>>> badut jendaurrean adierazteko moduko arrazoi bat: Bermeoko Institutuan
>>>> ikusi nuen katolikoen pribilegioek berdintasun-printzipio demokratikoa
>>>> hausten dutela. Horrela, liburuaren helburua etikoa litzateke,
>>>> berdintasunaren alde egitea. Hala ere, batek daki, seguru Freudek susmatuko
>>>> lukeela ezkutuko eta benetako helburua famosoa izatea dela, eta etika eta
>>>> hori guztia ez dela mozorroa baino."
>>>>
>>>>
>>>> https://busturialdea.hitza.eus/2026/01/09/liburuaren-helburua-etikoa-litzateke-berdintasunaren-alde-egitea/
>>>>
>>>> --
>>>> ****
>>>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to