Arratsalde on.

Txillardegiren omenezko ekitaldira etorri zen auzora Markos. Eta bertan
egin nuen topo berarekin (auzoan, ez omenaldian).

Total: Ni, laiko liburuaren ale batekin etxeratu nintzela.

Eta erraz irakurri dut liburua.

Nik ez dut paperjale erabiltzen, baina bai egingo dudala hemen propaganda,
Oierrek zabaldutako hariari tiraka.

Iturri

Markos Zapiain <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2026 ots.
11(a), az., 11:05):

> Hori subidoia, Oier!
>
> Ni, laiko baino hurbilago zagok tostoi filosofikotik Txillardegi
> hizkuntzalari, askoz be profesoralagua dok. Kontuz beraz! Leiduz gero, oin
> dekoan nire irudi ona arrakalatuko jak.
>
> Paperjalen egindako propagandak dexente igo ditik Ni, laikoren salmentak,
> eta justizia-senak eskatzen zidak egile-eskubideak hirekin konpartitzea,
> bazkari baten edo.
>
> Eskerrik asko ostabe, eta besarkada handi bat!
>
>
> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
> erabiltzaileak (2026 ots. 9(a), al. (23:04)):
>
>> Jo tio, benetan: liburua tostoi filosofiko bat izango zala pentsatzen
>> neban, eta... astebetian iruntsi dot! Egunero harrapatzeko desiatzen.
>>
>> Trukulentzia eta eskatologia maisuki erabiltzen dozuz, azpixan doian
>> mezua ondo helarazteko.
>>
>> Oin penaz nago, egunan amaieran zer irakorriko!
>>
>> OH WAIT! Txillardegi be hor dakat. Banajoiak hastera.
>>
>> BBE, paperjale.eus-en sartu zaittut:
>> https://paperjale.eus/book/97153/s/ni-laiko
>>
>> ****
>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>
>> 2026/1/10 10:09(e)an, Markos Zapiain igorleak idatzi zuen:
>>
>> Eskerrik asko, Oier!
>>
>> Zure mezuari esker izan dut elkarrizketaren berri.
>>
>> Eskarmentu handiko kazetaria da Zaloa Iturbe, ohitua dago horrelako
>> makarradekin; esango nuke gustuko dituela.
>>
>> Bestalde, harremana dut M.U. sortzez lekeitiar orain eibartartuarekin,
>> eta diost aldaketarekin ikaragarri irabazi duela.
>>
>> Ez dakit bat zatozen.
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
>> erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (16:49)):
>>
>>> Bestalde, zelako makarria zaran Markos. Kazetari gaixua! Bere arpegixa
>>> ikusi nahiko neukian, elkarrizketa horretan. 😂
>>>
>>> "
>>> *Izenburutik hasita, erlijioari aipamena egiten dion liburua da.
>>> Hasieratik izan duzu argi kontatu gura zenuen hori? *Inoiz ez dakizu
>>> guztiz ondo zergatik egiten duzun egiten duzuna; adibidez, zergatik idazten
>>> duzun. Ez dut uste nik idatziko nukeenik, emaztea idazle ez banu. Dena den,
>>> badut jendaurrean adierazteko moduko arrazoi bat: Bermeoko Institutuan
>>> ikusi nuen katolikoen pribilegioek berdintasun-printzipio demokratikoa
>>> hausten dutela. Horrela, liburuaren helburua etikoa litzateke,
>>> berdintasunaren alde egitea. Hala ere, batek daki, seguru Freudek susmatuko
>>> lukeela ezkutuko eta benetako helburua famosoa izatea dela, eta etika eta
>>> hori guztia ez dela mozorroa baino."
>>>
>>>
>>> https://busturialdea.hitza.eus/2026/01/09/liburuaren-helburua-etikoa-litzateke-berdintasunaren-alde-egitea/
>>>
>>> --
>>> ****
>>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to