Kaixo itsaskideok,

Datorren astean Euskararen Nazioarteko Eguna denez Eutsi! aldizkarian (san
mamesen sortu berri den aldizkaritxo bat) software libreak hezkuntza
euskalduntze prozesuan izan dezakeen paperari buruzko artikulu bat idaztea
erabaki da. Artikulu hori taldeari egindako elkarrizketa baten moduan
planteatzea erabaki da eta Itsas Euskal Herriko toki askotako jendea osatzen
duzuenez zerrenda honetara galderak bidaltzea erabaki dugu gero zuek
erantzun bateratu bat emateko.

Hau izango litzateke elkarrizketaren galdetegia.

*
-Azken asteotan ITSASeko hainbat kartel ikusi dira San Mameseko eskolan,
azaldu dezakezue hitz gutxitan ITSAS taldea zer den eta zertarako sortu zen?


-Zer da zehazki software librea? Zer ezberdintasun dauka software
ez-librearekin?

-Badirudi software libreko programak (firefox, openoffice...) hizkuntza
guztietan edo ia guztietan topa daitezkeela, baina bestelakoak ordea ez.
Zergaitik uste dozue alde hau dagoela software librea eta ez-librearen
artean?

-Unibertsitateak hainbat urte daramatza euskaratze prozesuan, baina
softwarea badirudi prozesu horretatik at gelditu dela beti. Zer garrantzia
ematen diozue ikasle euskaldunak software akademikoa euren hizkuntzan
erabili ahal izateari?

-Nortzuk izaten dira programa hauek euskaratzen duten pertsonak? Dirurik
kobratzen al dute?

-Unibertsitate esparrura bueltatuz, benetan existitzen al dira alternatibak
software librearen munduan adibidez karrerako lan/praktika/proiektu guztiak
aurrera eramateko? Baten bat aipa dezakezue?

-Software librearen erabilpena unibertsitatean gorakada bat izan du azken
urteotan, zer balorazio egiten duzue? Zein da hurrengo urteotarako helburua?

-Ziur nago gure irakurleen artean software librearenganako interesa piztu
egin dela, zelan jarri daitezke kontaktuan zuen taldearekin?


*Elkarrizketa hau egiteko prest egotekotan jakin ezazue aldizkaria
astelehenean inprimatuko dela, beraz erantzunak barikurako egon beharko
lirateke.


Mila esker aldez aurretik!
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a