Ahaztu baino lehen, erantzunak bidaliguzue hurrengo helbidera: [email protected]
Mila esker berriro ere Igor Lopez Orbe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko azaren 23a 19:37): > Kaixo itsaskideok, > > Datorren astean Euskararen Nazioarteko Eguna denez Eutsi! aldizkarian (san > mamesen sortu berri den aldizkaritxo bat) software libreak hezkuntza > euskalduntze prozesuan izan dezakeen paperari buruzko artikulu bat idaztea > erabaki da. Artikulu hori taldeari egindako elkarrizketa baten moduan > planteatzea erabaki da eta Itsas Euskal Herriko toki askotako jendea osatzen > duzuenez zerrenda honetara galderak bidaltzea erabaki dugu gero zuek > erantzun bateratu bat emateko. > > Hau izango litzateke elkarrizketaren galdetegia. > > * > -Azken asteotan ITSASeko hainbat kartel ikusi dira San Mameseko eskolan, > azaldu dezakezue hitz gutxitan ITSAS taldea zer den eta zertarako sortu zen? > > > -Zer da zehazki software librea? Zer ezberdintasun dauka software > ez-librearekin? > > -Badirudi software libreko programak (firefox, openoffice...) hizkuntza > guztietan edo ia guztietan topa daitezkeela, baina bestelakoak ordea ez. > Zergaitik uste dozue alde hau dagoela software librea eta ez-librearen > artean? > > -Unibertsitateak hainbat urte daramatza euskaratze prozesuan, baina > softwarea badirudi prozesu horretatik at gelditu dela beti. Zer garrantzia > ematen diozue ikasle euskaldunak software akademikoa euren hizkuntzan > erabili ahal izateari? > > -Nortzuk izaten dira programa hauek euskaratzen duten pertsonak? Dirurik > kobratzen al dute? > > -Unibertsitate esparrura bueltatuz, benetan existitzen al dira alternatibak > software librearen munduan adibidez karrerako lan/praktika/proiektu guztiak > aurrera eramateko? Baten bat aipa dezakezue? > > -Software librearen erabilpena unibertsitatean gorakada bat izan du azken > urteotan, zer balorazio egiten duzue? Zein da hurrengo urteotarako helburua? > > -Ziur nago gure irakurleen artean software librearenganako interesa piztu > egin dela, zelan jarri daitezke kontaktuan zuen taldearekin? > > > *Elkarrizketa hau egiteko prest egotekotan jakin ezazue aldizkaria > astelehenean inprimatuko dela, beraz erantzunak barikurako egon beharko > lirateke. > > > Mila esker aldez aurretik! >
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
