Gipuzkoan zerbait egiteko prest nago, beti bezala!

aitor

2012/10/22 Oier Mees <[email protected]>

> Kaixo,
> niri ideia oso ona iruditzen zait eta install party-ekin laguntzeko prest
> nago. Bestalde Librezalekoekin ere hitzegin behar da, ea hauek ere
> animatzen diren. ITSASen aldetik: Ander, Juanan, Txonan, Dani, Aitor...
> animatzen al zarete?
> Oier
>
> 2012/10/22 XARE <[email protected]>
>
>> Egun on!
>>
>> Mezu honen bidez XARE egitasmoa aurkeztu nahi dizuegu, baita
>> elkarlanerako deia luzatu ere.
>>
>> XAREk euskararen erabilpena indartu nahi du IKTetan eta orokorrean,
>> kultura digitalean. Eransten dizuegu egitasmoaren aurkezpen labur bat.
>> XAREren helburuetariko bat dagoeneko dauden lanabesak gizarteratzen
>> laguntzea da. Erreferentzia gune bat sortzea, sarean urte osoan zehar eta
>> fisikoki azoka egunetan (aurten Kursaalen azaroaren 23 eta 24an),
>> euskarazko baliabide digitalek oihartzun, ezagupen eta erabilera handiagoa
>> eskura dezaten. Gure ustez badira lanabes dezente oharkabean pasatzen
>> direnak hiritar gehienentzat. Baina gure uste apalean, jende askok ez daki
>> lanabes horiek euskaraz daudenik eta are gutxiago non eskuratu.
>>
>> XARE egitasmo irekia bezala ulertzen dugu eta ateak zabal zabalik daude
>> edozein elkarlan proposamenerako. Horregatik saiatzen ari gara eragile
>> ezberdinekin elkarlana lotzen. Azokari begira, badugu elkarlan proposamen
>> bat ITSASentzat. Azokako bi egunetan (azaroaren 23 eta 24an) euskal
>> softwareko install partiak antolatzeko asmoa dugu. Bi egunetan, goiz zein
>> arratsaldez. Jendea gonbidatuko dugu bere ordenagailuekin hurbil dadin.
>> Kasu honetan, instal party hauen irizpidea ez litzateke mugatuko software
>> librea instalatzera, baizik eta hizkuntza irizpide bat edukiko lukete,
>> jendeari ordenagailuaren sistema euskaraz konfiguratzen laguntzeko. Bistan
>> dena, egun sistema zein programak euskaraz erabili ahal izatea gehien
>> bermatzen duen sistema eragilea Linux da, baina Windows eta OSX
>> erabiltzaileentzat, mugatuak badira ere, badira aukera batzuk eta asmoa
>> litzateke jende guztiari laguntza eskaintzea bere ordenagailuak ahalik eta
>> gehien euskaratzen. Gure aldetik, helburua litzateke jendea aukeran
>> Linuxera pasatzea, aipatu bezala, euskararen erabilera hobekien bermatzen
>> duen aukera delako eta bestalde, inongo zalantzarik gabe software librearen
>> zaletuak garelako. Hortaz, gure proposamena da aipatutako instal
>> partietarako ITSAS eta XAREren arteko elkarlana garatzea. Ez dakigu zuen
>> aldetik bakarrik prest egonen ote zareten bakarrik linux instalazioak
>> egiten, edota gainontzeko sistema eragileekin lagunduko ote zeniguten. Guri
>> dagokigunez, edozein laguntza ongi etorria izanen litzateke. Honakoa
>> proposamen irekia da eta bat ere zehaztu gabekoa. Hain zuzen ere, zuen gogo
>> eta borondatearen arabera adosteko elkarlan hori gauzatzekotan nolako
>> baldintzatan izanen litzatekeen.
>>
>> Animatzen bazarete, badugu lana zehazte nolakoak izanen liratekeen instal
>> partiak eta zein baldintzatan eginen genukeen elkarlana.
>>
>> Hauxe da gure sakea. Zuen errestoaren zain gelditzen gara. Tanto luze eta
>> polita izanen delakoan jaso agur bero bat.
>>
>> m
>>
>> --
>> XARE.EU
>> Donostia, 11 behea A. 20.115 Astigarraga. 943 444422
>> Antsoain, 1 behea. 31.014 Iruñea. tf:948 121976 fax:948 148278
>>
>> [email protected] * www.xare.eu
>>
>> Iñigo Martinez * 686 485980
>>
>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>>
>>
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a