Ekimen interesgarria.
Klaseko ikasleen artean zabalduko dut horren berri.

12-10-22 12:39:13 CESTn, Aitor Cuartangok idatzia:
> Gipuzkoan zerbait egiteko prest nago, beti bezala!
>
> aitor
>
> 2012/10/22 Oier Mees <[email protected] <mailto:[email protected]>>
>
>     Kaixo,
>     niri ideia oso ona iruditzen zait eta install party-ekin
>     laguntzeko prest nago. Bestalde Librezalekoekin ere hitzegin behar
>     da, ea hauek ere animatzen diren. ITSASen aldetik: Ander, Juanan,
>     Txonan, Dani, Aitor... animatzen al zarete?
>     Oier
>
>     2012/10/22 XARE <[email protected] <mailto:[email protected]>>
>
>         Egun on!
>
>         Mezu honen bidez XARE egitasmoa aurkeztu nahi dizuegu, baita
>         elkarlanerako deia luzatu ere.
>
>         XAREk euskararen erabilpena indartu nahi du IKTetan eta
>         orokorrean, kultura digitalean. Eransten dizuegu egitasmoaren
>         aurkezpen labur bat. XAREren helburuetariko bat dagoeneko
>         dauden lanabesak gizarteratzen laguntzea da. Erreferentzia
>         gune bat sortzea, sarean urte osoan zehar eta fisikoki azoka
>         egunetan (aurten Kursaalen azaroaren 23 eta 24an), euskarazko
>         baliabide digitalek oihartzun, ezagupen eta erabilera
>         handiagoa eskura dezaten. Gure ustez badira lanabes dezente
>         oharkabean pasatzen direnak hiritar gehienentzat. Baina gure
>         uste apalean, jende askok ez daki lanabes horiek euskaraz
>         daudenik eta are gutxiago non eskuratu.
>
>         XARE egitasmo irekia bezala ulertzen dugu eta ateak zabal
>         zabalik daude edozein elkarlan proposamenerako. Horregatik
>         saiatzen ari gara eragile ezberdinekin elkarlana lotzen.
>         Azokari begira, badugu elkarlan proposamen bat ITSASentzat.
>         Azokako bi egunetan (azaroaren 23 eta 24an) euskal softwareko
>         install partiak antolatzeko asmoa dugu. Bi egunetan, goiz zein
>         arratsaldez. Jendea gonbidatuko dugu bere ordenagailuekin
>         hurbil dadin. Kasu honetan, instal party hauen irizpidea ez
>         litzateke mugatuko software librea instalatzera, baizik eta
>         hizkuntza irizpide bat edukiko lukete, jendeari
>         ordenagailuaren sistema euskaraz konfiguratzen laguntzeko.
>         Bistan dena, egun sistema zein programak euskaraz erabili ahal
>         izatea gehien bermatzen duen sistema eragilea Linux da, baina
>         Windows eta OSX erabiltzaileentzat, mugatuak badira ere,
>         badira aukera batzuk eta asmoa litzateke jende guztiari
>         laguntza eskaintzea bere ordenagailuak ahalik eta gehien
>         euskaratzen. Gure aldetik, helburua litzateke jendea aukeran
>         Linuxera pasatzea, aipatu bezala, euskararen erabilera
>         hobekien bermatzen duen aukera delako eta bestalde, inongo
>         zalantzarik gabe software librearen zaletuak garelako. Hortaz,
>         gure proposamena da aipatutako instal partietarako ITSAS eta
>         XAREren arteko elkarlana garatzea. Ez dakigu zuen aldetik
>         bakarrik prest egonen ote zareten bakarrik linux instalazioak
>         egiten, edota gainontzeko sistema eragileekin lagunduko ote
>         zeniguten. Guri dagokigunez, edozein laguntza ongi etorria
>         izanen litzateke. Honakoa proposamen irekia da eta bat ere
>         zehaztu gabekoa. Hain zuzen ere, zuen gogo eta borondatearen
>         arabera adosteko elkarlan hori gauzatzekotan nolako
>         baldintzatan izanen litzatekeen.
>
>         Animatzen bazarete, badugu lana zehazte nolakoak izanen
>         liratekeen instal partiak eta zein baldintzatan eginen
>         genukeen elkarlana.
>
>         Hauxe da gure sakea. Zuen errestoaren zain gelditzen gara.
>         Tanto luze eta polita izanen delakoan jaso agur bero bat.
>
>         m
>
>         --
>         XARE.EU <http://XARE.EU>
>         Donostia, 11 behea A. 20.115 Astigarraga. 943 444422
>         <tel:943%20444422>
>         Antsoain, 1 behea. 31.014 Iruñea. tf:948 121976
>         <tel:948%20121976> fax:948 148278 <tel:948%20148278>
>
>         [email protected] <mailto:[email protected]> * www.xare.eu
>         <http://www.xare.eu>
>
>         Iñigo Martinez * 686 485980 <tel:686%20485980>
>
>
>         _______________________________________________
>         ITSAS mailing list
>         [email protected] <mailto:[email protected]>
>         http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
>
>
>     _______________________________________________
>     ITSAS mailing list
>     [email protected] <mailto:[email protected]>
>     http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
>
>
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

--
*Juan Abasolo*
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
UPV/EHU
Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
B-12 bulegoa
94 501 *3285*
Gmail: *vcpabisj*
Skype: *abasolo72*

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a