Agur!

Ekimen bikaina iruditzen zait. Ahal dudan neurrian laguntzeko prest
nauzue. Azken aldian nahiko aldenduta ibili naiz eta banuen gogoa ezer
egiteko.

Juan Abasolo<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
urrren 22a 14:49):
> Ekimen interesgarria.
> Klaseko ikasleen artean zabalduko dut horren berri.
>
>
> 12-10-22 12:39:13 CESTn, Aitor Cuartangok idatzia:
>> Gipuzkoan zerbait egiteko prest nago, beti bezala!
>>
>> aitor
>>
>> 2012/10/22 Oier Mees <[email protected] <mailto:[email protected]>>
>>
>>     Kaixo,
>>     niri ideia oso ona iruditzen zait eta install party-ekin
>>     laguntzeko prest nago. Bestalde Librezalekoekin ere hitzegin behar
>>     da, ea hauek ere animatzen diren. ITSASen aldetik: Ander, Juanan,
>>     Txonan, Dani, Aitor... animatzen al zarete?
>>     Oier
>>
>>     2012/10/22 XARE <[email protected] <mailto:[email protected]>>
>>
>>         Egun on!
>>
>>         Mezu honen bidez XARE egitasmoa aurkeztu nahi dizuegu, baita
>>         elkarlanerako deia luzatu ere.
>>
>>         XAREk euskararen erabilpena indartu nahi du IKTetan eta
>>         orokorrean, kultura digitalean. Eransten dizuegu egitasmoaren
>>         aurkezpen labur bat. XAREren helburuetariko bat dagoeneko
>>         dauden lanabesak gizarteratzen laguntzea da. Erreferentzia
>>         gune bat sortzea, sarean urte osoan zehar eta fisikoki azoka
>>         egunetan (aurten Kursaalen azaroaren 23 eta 24an), euskarazko
>>         baliabide digitalek oihartzun, ezagupen eta erabilera
>>         handiagoa eskura dezaten. Gure ustez badira lanabes dezente
>>         oharkabean pasatzen direnak hiritar gehienentzat. Baina gure
>>         uste apalean, jende askok ez daki lanabes horiek euskaraz
>>         daudenik eta are gutxiago non eskuratu.
>>
>>         XARE egitasmo irekia bezala ulertzen dugu eta ateak zabal
>>         zabalik daude edozein elkarlan proposamenerako. Horregatik
>>         saiatzen ari gara eragile ezberdinekin elkarlana lotzen.
>>         Azokari begira, badugu elkarlan proposamen bat ITSASentzat.
>>         Azokako bi egunetan (azaroaren 23 eta 24an) euskal softwareko
>>         install partiak antolatzeko asmoa dugu. Bi egunetan, goiz zein
>>         arratsaldez. Jendea gonbidatuko dugu bere ordenagailuekin
>>         hurbil dadin. Kasu honetan, instal party hauen irizpidea ez
>>         litzateke mugatuko software librea instalatzera, baizik eta
>>         hizkuntza irizpide bat edukiko lukete, jendeari
>>         ordenagailuaren sistema euskaraz konfiguratzen laguntzeko.
>>         Bistan dena, egun sistema zein programak euskaraz erabili ahal
>>         izatea gehien bermatzen duen sistema eragilea Linux da, baina
>>         Windows eta OSX erabiltzaileentzat, mugatuak badira ere,
>>         badira aukera batzuk eta asmoa litzateke jende guztiari
>>         laguntza eskaintzea bere ordenagailuak ahalik eta gehien
>>         euskaratzen. Gure aldetik, helburua litzateke jendea aukeran
>>         Linuxera pasatzea, aipatu bezala, euskararen erabilera
>>         hobekien bermatzen duen aukera delako eta bestalde, inongo
>>         zalantzarik gabe software librearen zaletuak garelako. Hortaz,
>>         gure proposamena da aipatutako instal partietarako ITSAS eta
>>         XAREren arteko elkarlana garatzea. Ez dakigu zuen aldetik
>>         bakarrik prest egonen ote zareten bakarrik linux instalazioak
>>         egiten, edota gainontzeko sistema eragileekin lagunduko ote
>>         zeniguten. Guri dagokigunez, edozein laguntza ongi etorria
>>         izanen litzateke. Honakoa proposamen irekia da eta bat ere
>>         zehaztu gabekoa. Hain zuzen ere, zuen gogo eta borondatearen
>>         arabera adosteko elkarlan hori gauzatzekotan nolako
>>         baldintzatan izanen litzatekeen.
>>
>>         Animatzen bazarete, badugu lana zehazte nolakoak izanen
>>         liratekeen instal partiak eta zein baldintzatan eginen
>>         genukeen elkarlana.
>>
>>         Hauxe da gure sakea. Zuen errestoaren zain gelditzen gara.
>>         Tanto luze eta polita izanen delakoan jaso agur bero bat.
>>
>>         m
>>
>>         --
>>         XARE.EU <http://XARE.EU>
>>         Donostia, 11 behea A. 20.115 Astigarraga. 943 444422
>>         <tel:943%20444422>
>>         Antsoain, 1 behea. 31.014 Iruñea. tf:948 121976
>>         <tel:948%20121976> fax:948 148278 <tel:948%20148278>
>>
>>         [email protected] <mailto:[email protected]> * www.xare.eu
>>         <http://www.xare.eu>
>>
>>         Iñigo Martinez * 686 485980 <tel:686%20485980>
>>
>>
>>         _______________________________________________
>>         ITSAS mailing list
>>         [email protected] <mailto:[email protected]>
>>         http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>>
>>
>>
>>     _______________________________________________
>>     ITSAS mailing list
>>     [email protected] <mailto:[email protected]>
>>     http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
> --
> *Juan Abasolo*
> Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
> UPV/EHU
> Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
> B-12 bulegoa
> 94 501 *3285*
> Gmail: *vcpabisj*
> Skype: *abasolo72*
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a